Nafarroa osoko 150 udalek baino gehiagok klima aldaketara egokitzeko neurriak lehenetsi dituzte

LIFE-IP NAdapta-CCk, Alkatetzen Itunaren eskutik, hainbat tailer antolatu ditu abendutik urtarrilera bitartean Klimarako eta Energia Jasangarrirako Tokiko Ekintza Planak egitea bultzatzeko    
2022ko otsailaren 4a

Abenduan eta urtarrilean zehar, Nafarroako 154 udalerritako ordezkariek parte hartu dute Nafarroan klima-aldaketara egokitzeko proiektuak antolatutako tailerretan. Proiektu horren buru da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua, LIFE-IP NAdapta-CC. Alkatetzen Itunaren eskutik, helburua da klima-aldaketara egokitzeko neurriak bultzatzea eta tokiko izaera duten Klimaren eta Energia Jasangarrirako Ekintza Planak (KEJEP) egitea.

Iparra eta hegoa bitarteko lurralde mugaketen arabera, Bidasoa, Mendialdea, Sakana, Zangoza Eskualdea, Pirinioaurrea, Iruñerria, Iruñerriko Ibarrak eta Esteribar- Ezkabarte- Olaibar, Lizarraldea (Lizarra, Estellerriko Erribera eta Estellerriko Mendia), Erdi-Gunea (Izarbeibar-Novenera, Ipar Erdi Gunea eta Hego Erdi Gunea), eta Erriberako (Erribera eta Goi Erribera) ordezkariak etorri dira.

KEJEP-en tailerrak eta elaborazioa

Tailer hauetan, proiektuak akonpainamendu eta aholkularitza jarduera bat sustatu du udalerri ezberdinetan eta bertan eman dira jakitera klima-aldaketaren eraginak; debate bat egin da lehenesteko zeintzuk diren klima-aldaketaren aurkako borrokan lagungarri izan daitezkeen arintze, egokitzapen eta pobrezia energetikoaren gaineko ekintzak, eta jakitera eman dira udalerri bakoitzean arlo honetan dauden kezkak. Kezka nagusienen artean, aipatzekoak dira larrialdiko planen beharra, LIFE-IP NAdapta-CC-ren esparruan gertatu diren uholdeak, Foru Komunitatearen hegoaldean, bereziki, dagoen lehortearen ondorioak edota suteekiko zaurgarritasuna kontuan hartuta.

Udalerri ezberdinetako planteamenduetan azpimarratu dituzten arintze proposamenak aipatze aldera, aipagarriak dira sustapen neurriak auto-kontsumoan, toki energia komunitatetan eta energia berriztagarrietan; auto-kontsumorako instalazio partekatuak; eraikinen birgaikuntza energetikoa; edo nekazaritza eta abeltzaintza jasangarrirako egokitzapen jarduketak, suteen aurkako prebentzio modura silbopastoralismoaren sustapena baliatuz.

Horrez gain, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak koordinatutako proiektutik, zeinek kide bezala NASUVINSA enpresa publikoarekin kontatzen duen, Klimarako eta Energia Jasangarrirako Ekintza Planen edo KEJEP-en elaboraziorako, udalerriei eman zaie bere lurraldearen ikuspegi global bat ingurumen arloan, neurri sorta bat zeinek, proposamen modura, jardueraren abiapuntu bezala balio duten, barne hartuz, batetik, klima eta energiaren toki planifikaziotan identifikatutako ekintzak, eta bestetik, urrian zehar ospatutako esku-hartze telematikoen saiotan planteatu izan diren neurriak. Helburua da KEJEP bakoitzean barne hartuko diren neurriak zehaztea.

Une hauetan, proiektuan parte hartzen duten eremu horietako bakoitzerako lanean ari dira, egokitzapen, arintze eta pobrezia energetikoaren neurriak zehaztuz klima-aldaketa bideratzeko, KEJEP-en elaborazioarekiko aurretiazko urrats modura, udalerri bakoitzak aurkezten dituen behar eta berezitasun ezberdinak barne hartuz. Aipagarria da tokiko entitateek klima-aldaketaren aurkako borrokan agente aktibo bezala duten garrantzia. Ildo horretatik, Ingurumeneko Zuzendaritza Orokorretik toki erakundetarako laguntza deialdi bat zabaldu da, oinarritzat hartuz Ingurumena Bultzatzeko Plana-PIMA Plana, egokitzapen ekintzak garatzeko, 190.000 euroko zenbatekoagatik.