Maskarak erabiltzea ez da derrigorrezkoa izango bihartik aurrera barnealdeetan, osasun zentroetan, zentro soziosanitarioetan eta garraiobideetan izan ezik.
Osasun Departamentuak gomendatzen du maskara pertsona kalteberek oro har erabiltzea, eta edozein pertsonak erabiltzea ekitaldi jendetsuetan, aglomerazioetan eta ospakizun familiar edo pribatuetan, pertsona kalteberen bat bertaratzen denean
2022ko apirilaren 19a
Ministroen Kontseiluak Errege Dekretu bat onartu du gaur, COVID-19ak eragindako osasun-krisian maskarak erabiltzeko derrigortasuna aldatzen dueña.