Lurralde Kohesiorako Departamentuak 55.000 euro inbertitu ditu Acedoko kontzejuaren etxebizitza eraberritzeko, despopulazioaren aurkako borrokaren esparruan
Bernardo Ciriza Lurralde Kohesiorako kontseilariak, Jesús Mari Rodríguez Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak, Javier Senosiain Mendazako Udaleko alkateak eta María Mercedes Gastón, Luis Alberto Nieva eta Ana Belén Sainz de Murieta Acedoko kontzejuko ordezkariek herriko kontzejuko etxebizitza hobetzeko obren amaiera bisitatu dute, despopulazioaren aurkako borrokaren esparruan. Jarduketak 56.751 euroko inbertsioa izan du, eta etxebizitza bizigarritasun-arloko egungo araudira egokitzea ahalbidetuko du.