Lurralde kohesiorako Departamentuak 2,1 milioirekin azpiegitura berri bat finantzatuko du Arazuriko araztegian, baliabideen ahalik eta aprobetxamendu handiena lortzeko

Bernardo Ciriza Lurralde Kohesiorako kontseilaria eta David Campion Iruñerriko Mankomunitateko presidentea lehen mailako digestore berriaren aurkezpenean izan dira, eta uztailetik martxan dagoen lohiak lehortzeko planta pilotua bisitatu dute
2022ko urtarrilaren 17a
Ciriza kontseilaria bere hitzaldiaren une batean. Atzean, ezkerretik 
eskuinera, Maite Esporrín, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariordea; 
David Campión, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakaria, eta Moises Garjón, 
Oltza Zendeako alkatea.
camera_alt Ciriza kontseilaria bere hitzaldiaren une batean. Atzean, ezkerretik eskuinera, Maite Esporrín, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariordea; David Campión, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakaria, eta Moises Garjón, Oltza Zendeako alkatea.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, NILSA sozietate publikoaren bidez, 2.178.685,05 milioi eurorekin finantzatuko du, Arazuriko Hondakin Uren Araztegian aurten eraikiko den  lehen mailako digestore bat. Berotzeko, nahasteko eta lohia apurtzeko azpiegitura berriak 4.000 m3 lohi tratatzeko ahalmena izango du, eta ahalik eta baliabide gehien aprobetxatzea ahalbidetuko du.

Iruñako Eskualdeko Mankomunitateak antolatu duen ekitaldian, lehen mailako digestore berria eta lohiak lehortzeko eguzki-planta pilotua aurkeztu dira, alegia uztaila ezkeroztik martxan dagoen beirazko negutegi bat eta foru Exekutiboak  762.592,29 euro inbertitu zituen bertan.

Bernardo Ciriza Lurralde Kohesiorako kontseilariak planta pilotua bisitatu du eta harekin batera etorri dira halaber Fernando Mendoza NILSA enpresa publikoko zuzendari gerentea, David Campion Iruñako Eskualdeko Mankomunitateko lehendakaria, Moises Garjon Oltza Zendeako alkatea hala nola Mª Alicia Garcia Esparza Aratzuriko Kontzejuko lehendakari andrea.

Lohiak lehortzeko eguzki-planta pilotua

Lohiak lehortzeko eguzki-planta pilotuan, lohiak eguzki bidez deshidratatzen dira, horrela bere bolumena murriztuz eta kostuak optimizatu ahal izanik, lohiak nekazaritzan aplikatu daitezen zelaietara garraiatu behar izatea saihestuz edota konposterako ahalmen handiago bat lortuz.

Hondakin uren arazketa prozesuan lortu den lohi sorta bakoitza (batez beste 140 t) lehortzeko plantako azaleraren 1.024 m2-ren gainean zabaltzen da, 25 cm-ko altuera maximoa ez gainditzeko moduan. Eguzki-erradiazioak hala nola aireztapen eraginkor batek lohiaren deshidratazioa hedatzea ahalbidetzen dute. Uraren lurrunketa errazteko, lohiak iraultzeko sistema autonomo bat existitzen da: robot honek, “paleta” batzuk eraginez, materiala mugiarazten du, airearekin kontaktuan dagoen goiko atala (lehorragoa) hala nola beheko atala (hezeagoa) nahastea ahalbidetuz, lehortze homogeneo bat lortze aldera. Lurrundutako ura atera egiten da instalaziotik, lehortzea maximizatzea bilatuz lohira zuzendutako aire beroaren korronteak sortzeko balio duten erauzgailu eta haizegailu batzuen eragina dela medio.

Prozesua automatikoa da eta lohiak iraultzeko robota hala nola haizagailuak negutegi barruan zein kanpoan tenperatura, hezetasuna eta eguzki-erradiazio baldintzak ebaluatzen dituen ordenagailu baten bitartez kontrolatuta daude, horrela jarduera epea optimizatzea lortuz. Nabarmendu behar da instalazioa % 100 elektrikoa dela eta aldez aurreko lohien digestioarekin sortutako biogasetik datorren EDAR-aren energia berdeak elikatzen duela. Horregatik, instalazioko Karbono Aztarna nulua da.

Planta pilotuaren helburua da Aratzuriko lohiaren portaera ezagutzea, kudeatu beharreko lohi kopurua nabarmenki minimizatzea ahalbidetzen duen lehorketa bideratzeko eguzki-sistema honekin. Esperientziaren lehenengo sei hilabeteren ostean emaitzak positiboak izan dira. Beraz, uztaila eta abendua artean guztira 961 tona osatzen zituzten lohi hezearen 7 sorta tratatu dira.

Lehortze prozesuaren ondoren lohi “lehorraren” 485 tona lortu dira, 475 ur tona lurrunduz.

Dena den, urte oso bateko prozesuaren entsegua zaindu beharko da, emaitzak ezagutu aurretik, baldintza klimatologiko ezberdinen eraginpean (eguzki orduak, tenperatura, hezetasun maila, etab.).

Biogasa eta biosolidoak materia organikotik abiatuta

Aratzuriko Araztegiak, 1990an inauguratuak, Iruñako Eskualdean sortutako hondakin urak –urbanoekin asimilagarriak diren hiriguneko eta industrialdeko hondakin urak–, hala nola Iparreko eta Nafarroako erdigunearen hein bateko toki arazketa-sistema ugarietako lohiak tratatzen ditu. Beraz, 2020an kolektore sarearen barrena heldu ziren 35,82 hm3 hondakin ur eta Komunitateko gune ezberdinetako 3.191 zisterna-kamioietako lohiak tratatu ziren.

Aratzuriko EDAR araztegiak hondakin urak arazten ditu Arga ibaian isurtzeko, eta horrez gain errekurtsoak lortzen ditu instalazio honetan prozesatzen dituen materia organikotik abiatuta: energia berriztagarriak (biogasa) eta ongarriak (biosolidoak).

Lokatzen digestio anaerobioak biogasa sortzen du eta hau elektrizitatea eta ur beroa ekoizteko erabiltzen da. 2020an araztegiak % 104ko auto-sufizientzia energetiko bat izan zuen, alegia soberakinak izan zituen, guztira 20 mwh-ko ekoizpena lortuz (% 67,5 elektrizitatean eta % 32,5 beroan), Espainiako 2.000 etxetako energiaren kontsumo totalean (elektrizitatea eta berogailua).

Arazketa prozesuan lortutako lohiak, digerituak izan ostean, deshidratatu egiten dira biosolidoak sortuz (araztegiko lohiak) nekazaritzan baloratuak izate aldera. 2020an 41.742 tona sortu ziren, zuzenean aplikatzeko nekazaritza partzeletan (% 80) edo konposta bihurtzeko (% 20) lorezaintzan eta barazkigintzan erabili ahal izateko. 2020an nekazaritzan erabilitako biosolidoek, 15-20 t/ha dosietan, Nafarroako Erdi Eremuko 2.000 hektarea ongarritu zituzten, sintesi abonu ugari (urea eta superfosfatoak) aurreztuz uraren erabilerarako balorizazio programa hauetan parte hartu duten nekazariei.

Hondakin uren baliabide guztien aprobetxamendua maximizatze aldera, gaur goizean aurkeztutako proiektuak sustatu dira, horrela EDAR Aratzuriren izena entzutera emanez, hondakin uren aprobetxamendurako azpiegitura modura eta, bereziki, energia berriztagarria sortzeko iturri nagusi bezala.