Lurralde Kohesioak 360.000 euroren truke lizitatu ditu Leitza eta Goizueta arteko NA-4150 errepideko bi bihurgune zabaltzeko eta hobetzeko obrak

Jarduera 3 hilabeteko epean egin beharko da, eta, horri esker, bideko zati horietako arazoak konpondu eta ikusgarritasuna eta segurtasuna hobetu ahal izango dira
2022ko abuztuaren 8a

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Herri Lan eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, lizitaziora atera ditu Leitza eta Goizueta arteko NA-4150 errepideko 4+780 eta 4+970 puntu kilometroetan kokatutako bi bihurgune zabaltzeko eta hobetzeko lanak, 360.518,36 euroren truke (BEZ barne). Jarduerari esker, bideko zati horietako arazoak konpondu eta ikusgarritasuna eta segurtasuna hobetu ahal izango dira.

NA-4150 errepidea oso bihurgunetsua izanik, Urumea ibaiarekiko paraleloa da. Bere egungo galtzadak, jarduketaren errepideko tarte bietan, ez ditu aurkezten baldintza optimoak; gainzabalera oso txikia da eta bihurgunetako erradioak oso murritzak.

Jarduketaren lanek aipatu bihurgune bietako errepidea zabaltzea eta hobetzea eskatzen dute, bere zabalera eta erradioa hedatuz.

Lehenengo bihurguneak, 4+780 p.k.-an kokatuak, 10 metroko erradioa du, eta bere gainzabalera aldakorra da, zabalera maximoa 6 metroko ingurukoa izanik. Hobekuntza lortzeko kanpo aldetik 14 metroko erradioa duen ardatz bat definitu da, ibilbide osoan zehar gainzabalerak ziurtatuz, 7,40 metro inguruko zabalerari bidea emateko.