Lurralde Kohesioak 35.000 euro bideratuko ditu Urraulgoitiko tokiko azpiegiturak hobetzeko, despopulazioaren aurkako borrokaren esparruan
Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioko eta Despopulazioko Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, 35.000 euro baino gehiago inbertitu ditu Urraulgoitiko Udaleko artxiboa egokitzeko eta Ayechuko kontzejuko frontoia berritzeko lanetan. Jarduketa horiek 1,2 milioi euroko laguntza-lerro baten barruan kokatzen dira, Nafarroako Gobernuak abian jarri duena despopulatzeko arriskuan dauden 30 herritan espazioak hobetzeko.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)