Lurralde Kohesioak 14,4 milioi euro bideratuko ditu aurten Iruñerriko Hiri Garraioa finantzatzeko

Gainera, 15.000 euro bideratuko dizkio Tuterako Udalari hiriko garraio publikoaren tarifa murriztuak diruz laguntzeko
2022ko martxoaren 2a

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, erabaki bat hartu du, zeinaren bidez baimena ematen baitzaio Garraio eta Mugikortasun Jasangarriaren zuzendari nagusiari 14.407.968 euroko diru-laguntza emateko Iruñerriko Mankomunitateari, hiri-garraioko IX. 2022 Plana finantzatzeko.

Iruñerriko Mankomunitaterako diru-laguntza honek zerbitzuaren ustiapeneko defizitaren % 65a ordaintzeko balioko du, besteak beste, erabiltzaileei eginiko kobratzetatik datozen diru-sarrera zuzenak deskontatu ondoren; Iruñerriko bidaiarien Garraio erregularrerako 8/1998 Foru Arauan xedatuari jarraiki zeinek finkatzen dituen zerbitzuaren jarraibide orokorrak hala nola foru Exekutiboak eta aplikazio esparruan barne hartutako udalerriek egin behar dituzten ekarpenak.

Iruñerriko Mankomunitateak, 2021eko abenduaren 23an, ekitaldi honetarako Iruñerriko hiri-garraioko IX. 2022 Plana onartu zuen, guztira 38.977.432 eurokoa den helmen ekonomikoa tarteko, eta horietatik Foru Komunitateari dagokio 14.407.968 euroko ekarpena egitea.

Gogoan izan behar da Eskualdeko Hiri Garraioa (EHG) oinarrizko zerbitzu bat dela eta guztira 18 udalerri artatzen dituela Iruñako metropoliaren esparruan. Joan den 2021an EHG-ren baitan 29.675.380 bidaia erregistratu ziren, eta horrek % 27,25eko hazkundea suposatu zuen 2020arekiko. Gogoratu behar da, hala ere, 2020an 23,3 milioi lekualdatze zenbatu zirela, COVID-19aren pandemia ezustean tartekatu zelako, alegia % 42,61 gutxiago aurreko urteari dagokionez.

15.415 euro Tuterako Udalari hiri-garraio publikoan tarifa murriztuak aplikatzeko

Gainera, Nafarroako Gobernuak beste hitzarmen bat adostu du zeinen arabera baimentzen dion 15.415 euroko emakida Tuterako Udalari autobuseko bidaiarien erabilera orokorrerako hiri-garraio publikoaren tarifa murriztuak diruz laguntzeko, mugikortasun jasangarriago bat lortzeko bere erabilera sustatze aldera.

Gehienbat garraio pribatuaren erabileran oinarritutako egungo mugikortasun ereduak zuzenean eragiten die bizi-kalitateari, kutsadura akustiko eta atmosferikoari hala nola eraginkortasun energetikoari.

Horregatik, administrazio publikoen apustua da garraio publikoa sustatzea, motordunak ez diren tresnak erabiltzea eta energia edo ingurumen ikuspegiaren araberako erabilera eraginkorrenak egitea, hiri barruko eta hiri arteko garraio publikoa sustatuz.

Helburu hori lortzearren, hiri-garraio europarrera hedatu da erabiltzailea tarifa murriztuekin hobaritzen duten txartelen erabilera, hala nola gizarte talde jakin batzuetako kideentzako tarifa baxuagoen ezarpena.