2022ko ekainaren 16a

Leire, Tafalla eta Olleta-Leotzeko suteak aktibo eta egonkortze fasean mantentzen dira

Suteak itzaltzeko ekipoek adi-adi jarraitzen dute sugarren balizko suspertzeak zaintze aldera

Astearte gauean Leireko mendilerroan, Tafallan eta Olleta-Leotzen deklaratutako suteek aktibo diraute, egonkortze-fasean badaude ere, eta suspertzeko arrisku handia izaten jarraitzen dute, erregistratu diren muturreko tenperaturen eta hego-osagaiko haize guztiz lehorraren eraginez. Baso Suteen Arriskurako 2. Mailako Larrialdiko Plana aktibatuta mantentzen da, horrela foru Komunitatetik kanpoko ekipoen esku-hartzea bermatuz.

Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian aukera dezakezu hizkuntza.