Descárgate la app
Chivite Lehendakariak 112ren lana eskertu du, eta SOS Nafarroaren Twitter kontu berria martxan jarri izana baloratu
2022ko otsailaren 11a
Chivite Lehendakariak 112ren lana eskertu du, eta SOS Nafarroaren Twitter kontu berria martxan jarri izana baloratu
112 SOS Nafarroa larrialdietarako telefonoak gaur estreinatuko du Twitter @ 112_na kontu ofiziala, herritarrei zerbitzuaren inguruko informazioa helarazteko. Informazio hori baliagarria izan daiteke, besteak beste, alertei, abisu meteorologikoei, uholdeei edo errepide-uholdeei aurrea hartzeari dagokienez.
Otsailaren 11 bakoitzean oroitzen den 112 telefono bakarraren Europako Egunaren harira, Nafarroako Gobernuak omenaldi bat ospatu du zeinetan 2021ean guztira 739.930 arreta eman zituen (703.609 ohiko dei eta tele-alarmako 36.231, ‘medailoia’ bezala ezagutzen den adineko pertsonentzako asistentzia zerbitzuan) zerbitzu honetan lanean edo lankidetzan aritzen diren zazpi pertsona omendu nahi izan diren.
Ospakizunean buru izan dira Maria Chivite Nafarroako Lehendakaria eta Javier Remirez, lehen lehendakariorde eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria. Halaber bertan izan dira Amparo Lopez Barne zuzendari nagusia eta Jose Javier Boulandier Babes Zibileko Zerbitzuko zuzendaria.
Bere mintzaldian, lehendakariak eskertza adierazi dio larrialdi eta babes zibileko pertsonalari bere lanagatik, “herritarrentzako erakundeek emandako arretaren zutabe bat”. “112 telefono horren beste aldean pertsonak artatzen dituzten pertsonak daude, eta jarduera horrek asko laguntzen du herritarrentzako une zailetan erakundeen arreta gizatiarragoa izateko”. “Mila esker herritarren ongizatea eta Nafarroaren onura komuna defendatuz lanean jarraitzeagatik”, esan du.
Gainera, Chivitek gogora ekarri nahi izan du boluntariotza-sarea. “200 pertsona baino gehiago zeinek agerian jarri duten bere giza kalitatea eta solidaritatea, elikagaiak, musukoak eta eskola materiala banatzean besteei laguntza emanez”, besteren artean.
Lehendakariak ospatu du 112aren Twitterreko kontua abian jarri izana, zeinek “herritarrak are gehiago hurbilduko dituen gizarte multzoak hobekien baloratzen dituen zerbitzuetako bat da eta”.
Nafarroako Erabilera Anitzeko Aretoan ospatu den ekitaldian pertsona eta entitate ezberdinen zeregina errekonozitu da, horretarako bakoitzari golardo bat entregatuz. Aurten jaso dutenak dira, arrazoi ezberdinengatik, Cesar Perez Toki Administrazioaren Zuzendaritza Nagusiko Uraren Planifikazio, Azterketa eta Ziklo Integralaren Sekzioko Burua; Felix Castro, Koordinazio arloko Operadore Laguntzailea; Gerard Iriart Teniente Koronela, SDIS64ren mendebaldeko sekzioko burua (CTA CODIS Koordinazio Zentroa eta SDIS64 Suhiltzaileen Zerbitzua ordezkatuz); Jose Amable, Valcarlos-Luzaideko boluntarioa; eta 112ko alerta-emaileak diren Maryan Garcia, Mª Jose Cortes eta Alberto Fernandez. Aitortza hauekin lotutako jarduerak ikus ditzakezue honako PDF-an.
112aren estreinaldia Twitterren
112a estreinatu da sare sozialetan. Barne Zuzendaritza Nagusiak, Babes Zibila eta Larrialdiak tarteko, kontu ofizial bat aktibatu du Twitterren, 112 larrialdietako telefono bakarrerako, asmo bat izanik, herritarrekin komunikazio hedabideak sendotzea.
Helburua da erabilgarria gerta daitekeen zerbitzu-informazioa herritarrengana helaraztea, alertak, abisu meteorologikoak, uholdeen kasurako prebentzioa, errepideko intzidentziak edo bestelako larrialdi egoera mota oro barne hartuz. Horrez gainera, gertakarien gaineko berriak barreiatuko dira, prebentzioaren aldeko mezuak emanez, auto-babesaren kultura sustatzeko.
Nafarroako Gobernutik herritar guztiak animatzen dira Twitter @112_na kontuko jarraitzaile izatera zeinek izan nahi duen “larrialdiko egoera mota orotako erreferente informatiboa Foru Komunitatean”, Amparo Lopez Barne zuzendari nagusiak jakitera eman duenez.
Ekitaldi amaierako mintzaldian, Barne zuzendari nagusiak bat egin nahi izan du zerbitzuaren omenaldiarekin, langileen jarduerarekin eta bere baitan dagoen boluntariotza-sarearekin, bere lana aitortuz, “zeren konpromiso sozialari jarraiki, bere denbora ematen dute, zerbitzu publiko hobea ematearen alde”, arbuiatu du.
2021ean 300.000 gertakaritik gora kudeatu dira
112 SOS Nafarroa Larrialdietako Kudeaketa Zentroko jarduerak 2021ean 703.609 dei orokor eta tele-alarmako 36.231 artatu zituen, 2020an baino kopuru txikiagoa, aldi hartan 789.063 arreta eman baitziren, (112an artatutako 750.828 dei eta tele-alarmako 38.235 alerta), eta 2019koekin alderatzen badugu, aldi hartan 742.176 dei artatu ziren.
Iaz kudeatutako deietatik, 306.729 “alerta izaerakoak” izan ziren, 95.174 “kidetuak”, 86.629 “informatzaileak”, eta 18.301 “asmo txarrekoak”. Bestalde, “alferrikako” 75.122 dei jaso ziren; horien arrazoia telekomunikaziotako sistemetatik eta konpainietatik eratorritako gabezia teknikoetan topatzen dugu.
Kudeatutako gertakari kopurua, bestalde, iazkoa baino % 4,61 handiagoa da, guztira 300.507ra helduz, 2020ko 287.269 kopuruari dagokionez.
Osasun arloko larrialdiak, larrialdiko osasun garraioa, osasun zentroetako edo etxez etxeko osasun arreta hala nola kontsulta telefonikoak barne, kudeatutako gertakarien % 83 inguru osatzera datoz.
Bestelako gertakarien harira, % 4 inguruko kopurua Babes Zibileko izaera orokorrari dagokio, eta % 3a honako bakoitzari: Trafiko arretak, istripuak eta Foru Polizia edo poliziaren bestelako arretak. Arreta hauek osatzen dira baso eta hiriguneko suteen, ingurumenaren, sorospen edo alarma arloen kudeaketekin.
Mobilizazioen harira, beharrezkoa izan zen errekurtsoak 190.896 alditan mobilizatzea. Horien erdia baino gehiago (% 52), Lehen Mailako Osasunerako; 37.223 alditan ohiko anbulantzien zerbitzurako; eta 30.733 kasutan, Foru Poliziaren edo beste polizia batzuen ibilgailuetarako. Gainera, 2021ean, 11.274 aldiz mobilizatu ziren suhiltzaileen ibilgailuak; 7.762 kasutan ZIU anbulantzietarako, 2.001 alditan beste errekurtso batzuetarako eta 880 alditan berriz, aireko baliabidetarako.
Eskaera dei gehieneko eremu geografikoa, % 50 inguru, hiriburuari eta bere eskualdeari dagokio. Azken lau urtetako ibilbidean joera pixka bat hedatuz joan da, aitzitik, gainerako esparruetan, urtez urte deiak murriztuz doaz.
Abendua izan zen dei gehien artatu zituen hilabetea, 76.769rekin, eta jarraian uztaila (66.654), eta abuztua (57.791). Abendua izan zen halaber gertakari kopuru nabarmenena artatu zuen hilabetea, 35.248, eta otsaila gutxien jaso zituena, guztira artatutako gertakariak 18.547 izanik.
112 Back-up Aretoa
Aldi berean, Barne zuzendari nagusiak goraipatu egin ditu “Larrialdien Kudeaketa Zentroa sistema sendo, eraginkor eta arduratsua bihurtzeko eginiko esfortzuak”, bereziki aipatuz, beste ekintzen artean, Ispilu Aretoa bezala ezagutzen den 112 Back-up Aretoaren sorrera.
Sistemen erredundantzia dakarren kontingentzia-areto honen sorrera, 2021eko abuztuan inauguratua, larrialdien kudeaketa sendotzeko estrategiatik abiatzen da. Bere ardura da arreta ematea, Iruñako Agoitz kalean dagoen egungo SOS Nafarroa-Larrialdien Kudeaketa Zentroaren funtzionamendua arriskuan jarriko lukeen zaurgarritasun egoeraren bat gertatuko balitz.
Egun Zerbitzuaren taldean 54 operadore daude, zortzi areto-bururen mendean koordinatuta; horiek urteko egun guztietako 24 ordutan 112an jasotako deiak artatzen dituzte. Gainera, 40 mediku eta 18 erizainekin osatutako talde batekin lagunduta lan egiten dute.