Descárgate la app
Nafarroako eraikinen birgaitze energetikoko jarduerak bikoiztu egin dira bi urtean, eta urteko inbertsioak 82 milioira iritsi dira
2022ko urtarrilaren 31a
Nafarroako eraikinen birgaitze energetikoko jarduerak bikoiztu egin dira bi urtean, eta urteko inbertsioak 82 milioira iritsi dira
Nafarroako Gobernuko Bigarren lehendakariorde eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilari José Mª Aierdik 2021aren itxieran hiri-birgaitze eta -berroneratze espedienteei buruz emandako datuen balantzea eskaini du gaur. Bertan nabarmendu du bizitegi-parkearen energia-eraginkortasuna hobetzeko jarduera espezifikoek jauzi handia izan dutela eta bi urte eskasean bikoiztu egin direla. Eraikinen inguratzaile termikoetan duela bi urte egindako esku-hartzeak birgaitze-inbertsio guztien %21 ziren, baina 2021ean bikoiztu egin dira, guztira inbertitutako 82 milioi euroen %40 izanik.
Lehendakariordeak adierazi du bizitegi-parkeko eraikinen inguratzaile termikoen jarduketek “suposatzen dutela, gaur-gaurkoz, errekurtsorik hoberena, jasangarritasun terminoetan, larrialdi klimatikoa eta larrituz doan pobrezia energetikoaren fenomenoa direla eta, birgaikuntzaren aldeko apustuaren baitan “berreskuratu ahal izateko erreminta gako bezala, hiri-jasangarritasuna, gizarte kohesioa eta berdintasuna oinarri bezala dituen hiri bateratua”.
Aierdik, Eneko Larrarte Etxebizitzako zuzendari nagusiaren laguntza tarteko, azpimarratu du 2021ak birgaikuntza babestuko jarduketetan beste gorakada bat suposatu duela, inbertsio mobilizatuaren baitan 82 milioi eurotara helduz –iaz baino % 10 gehiago- hala nola Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzen bidez 28 milioi eurotik gora eskuratuz, eta dimentsio horiek 3,5 biderkatu dituzte sektoreak duela zazpi urte izan zituen zifrak.
Neurriak hiru jarduketa-eremuetan
Aierdi kontseilariak iragarri du, halaber, bere Departamentuak neurri berriak hartuko dituela jauzi kualitatibo berri bat emate aldera hirietako, auzoetako eta herrietako birgaikuntza eta berroneratze urbano mailarik gorenean. Horrela, aipatu du Nafarroako Gobernuak Next Generation funts europarren injekzioa aprobetxatuz ematen aritu den laguntza publikoen gorakada nabarmena; eta horrek suposatzen du laguntza publikoen aurrekontua % 50 hedatzeko aukera, birgaikuntzari begira.
Bestalde, aipatu du halaber zerga desgrabazioen aplikazioa –% 20 eta % 60 artekoa, kontsumo energetikoan ageriko murrizketak suposatzen duten jarduketetarako- urtarrilaren 1etik jadanik indarrean dagoena.
Era berean, Aierdik adierazi du kale ondoko bulegoetan laguntza-ekipo berriak aktibatuko direla, ELENA taldeak direla medio laneratuko diren 16 profesional berriren laguntzarekin. Hauek, toki entitateen lankidetza tarteko, asistentzia teknikoa emango dute eta auzoko komunitateekin batera jardungo dira berroneratze integralerako proiektuak inplikatzen duen prozesu osoan (laguntzen gaineko izapideak, proiektu idazketa, kontratazioa, lan-zuzendaritza, etab.); jarduera hori “funtsezkoa da jauzi kualitatibo hori emateko erronkari heltzekotan”, arbuiatu du.
Diru-laguntzen gorakada eta aurrezki energetikorako neurrien inpaktu handiagoa
Bere aldetik, Eneko Larrartek 2021eko datuak berrikusi ditu. Bereziki aipatu du etxebizitza birgaitzeko diru-laguntzen gorakada etengabea izan dela 2015etik, pandemia garaian ere mantenduz eta 2021ean 28 milioi eurotik gorako diru-laguntzak lortuz.
Birgaitu diren etxebizitzen harira, kopurua 5.307ra jaitsi da; hala ere espedienteak 1.298ra hedatu dira, eta horrek agerian jartzen du “esku-hartzeak areagotu direla, aurrezki energetikorako neurrietan inpaktua handiagoa izanik”, eta hori da hain zuzen Departamentuaren helburu nagusienetako bat.
Inbertsio mobilizatuaren terminotan, 2016ko Legetik abiatuta, modu esponentzial batean hedatuz joan da 82 milioi euroak gainditu arte. Ildo honetatik, Larrartek azpimarratu du lan-merkatuan garatu den mobilizazioa, izan ere, birgaikuntzaren sektoreko esku-hartzeek pisu nabarmena dute lanpostuen sorrerari dagokionez.
Garatu diren lan moten harira, hiru multzo nagusitan banatzen dira: irisgarritasuna, eraginkortasun energetikoa (inguratzaile termikoak, auzokideen komunitatetako instalazio termikoak bezalako jarduketak, besteak beste) eta partikularren esku-hartzeak barne hartzen dituen multzo bat, esaterako leihoen aldaketak eta trenkada-multzoen banaketa berria bezalako jarduketak.
Agerian jarri da, zentzu honetan, eraginkortasun energetikoa dela pisu handiena duena, bai eragindako etxebizitzen kopuruan (5.307ko totala kontuan hartuta 2.492tan) eta bai inbertsioaren mobilizazioan, 82ko totalarekiko 37 milioi eurotik gorako kopuruan). Multzo honi dagozkion jarduketak % 45era arte hedatu dira, eta 2019tik inbertsioa ia bikoiztu egin da.