2022ko apirilaren 1a

Suhiltzaile izateko opizioa gainditu duten 37 pertsonek Nafarroako Larrialdi eta Segurtasun Eskolan hasi dute prestakuntza

Era berean, 16 suhiltzailek kabo izateko ikastaroa amaitu berri dute, guztira 142 orduko prestakuntzarekin
Instante del acto de inicio del curso ‘Ingreso Básico de Bombero/a’
Instante del acto de inicio del curso ‘Ingreso Básico de Bombero/a’  Deskargatu irudia Irudi galeria

Suhiltzaile izateko ikastaroaren hasiera ekitaldia gaur goizean egin da eta azken hilabeteetan oposizioan egin diren ezagutza fisiko eta psikoteknikoen probak gainditu dituzten 37 pertsonak prestatuko dira, 36 gizon eta emakume bat. Eva Zarranz Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko (NAPI) zuzendari kudeatzailea eta Jorge Mori Nafarroako Segurtasun eta Larrialdietako Eskolako (ESEN) zuzendaria izan dira irekiera ekitaldian.

Ikastaroak1.257 eskola-ordu inguruko hamar modulu barne hartzen ditu eta azarora arte luzatuko da. Ordura arte, ikasleak praktiketako langile funtzionarioak bailiran tratatuko dira. Prestakuntza amaitzean gai edo ez gai kalifikazioa jasoko da eta gero Tribunalak izendapenerako proposamena luzatuko dio Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari, zerbitzuan jarri ahal izan daitezen.

Ikastaroaren prestakuntza alorren harira, hainbat arlo jorratuko dira, esaterako larrialdi sanitarioa (pazienteak atera eta lekualdatzea, larrialdi egoeretako laguntza psikologikoa, larrialdi planak eta aurreikuspeneko arrisku dispositiboak, etab.), eta suteak aurreikustea eta itzaltzea eraikinetan eta instalaziotan eta baso-suteetan.

Ikastaroak barne hartzen dituen beste arlo batzuk dira bilaketa, sorospen eta erreskate operazioak (uretako, altuerako eta eremu konfinatuetako erreskatea, trafiko istripuetan edo bilaketa eta orientabide teknikak, etab.). bestalde, ikasleak prestatuko dira materia arriskutsuekin edo egitura kolapsatuekin lotutako egituretako larrialdi esku-hartzetan, suteen ikerketetan edo Suhiltzaileen Zerbitzuari dagozkion antolamendu, koordinazio eta prozeduretan, beste arlo batzuen artean.

16 suhiltzailek Kabo maila sustatu dute

Gainera, ostegunean 16 suhiltzailek euren prestakuntza osatu dute joan den otsailaren 28tik garatu duten ‘Suhiltzaileen Kabo mailarako ikastaroa’ dela medio. Ikastaro horren garapenerako, ezinbesteko baldintza da izangaiek Suhiltzaileen Zerbitzuan hiru urtetik gorako esperientzia izatea.

Ikasleek prestakuntza jaso dute Suhiltzaileen Kabo mailako lanpostuari dagozkion zereginak betetzeko, hiru moduluren arabera: zeharkako ezagutzak, konpetentzia profesionalen garapena eta larrialdietako zuzendaritza, agintea eta kontrola.

Lehen hiruhileko prestakuntza jarduerak

Era berean, martxoan zehar, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak (ESEN) bere prestakuntza jarduera garatu du beste ikastaro batzuen bidez, adibidez ‘Poliziaren esku-hartzea trafiko istripuetan’ udaltzainentzat; ‘Ibilgailu bidezko esku-hartzeak teknologia berriekin’ suhiltzaileentzat, Suhiltzaile Zerbitzuak egin zuena Volkswagenen lantegian; edo etengabeko prestakuntza ikastaroa, desfibriladorearen erabilera irakasteko, polizia guztiengana zuzendua.

Hilabete honetan amaitu da halaber gorputz honetako Herritarren Arloko Foru Poliziako lau kideren prestakuntza; Linareseko (Jaén) Poliziaren Gorputz Nazionaleko Praktika Operatiboen Zentrora tokialdatu dira prestakuntza jasotzeko ‘polizien esku-hartzerako unitatetarako exekuzioan’, unitate hauen funtzionamenduari dagozkion eta herritarren artean “istiluen aurkakoak” bezala ezagutzen diren teoria-praktika ezagutzak lagun.

Orainaldian, Foru Polizia maiatzean amaituko den Herritarren Segurtasuneko Teknika Operatiboen Ikastaroa egiten ari da. Eta jarraian ‘Txakur gida’ prestakuntza dator, zein estupefazienteen bilaketarako eta erreskaterako den. Urtarrilean hasi zen eta guztira 300 eskola-ordurekin kontatzen du, asmoa Nafarroako Foru Polizia arlo honetan trebatzea izanik.