2022ko urtarrilaren 7a

Landa Garapeneko Departamentuak landa-eremuetan nekazaritzakoak ez diren jardueretarako enpresak sortzeko eta inbertsioak egiteko 2 milioi euroko laguntzen deialdia egin du

Bihar irekiko da nekazariei, abeltzainei eta nekazaritzako elikagaien sektoreko enpresa txikiei zuzendutako eskaerak aurkezteko epea

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak bi ebazpenen bidez onartu ditu nekazarientzako, abeltzainentzako eta nekazaritzako elikagaien sektoreko enpresa txikientzako laguntzen deialdiak, nekazaritzakoak ez diren jardueretarako enpresak sortzeko eta inbertsioak egiteko. Bi deialdiak 2014-2020 aldirako Nafarroako Landa Garapenerako Programatik bideratzen dira, 2 milioi euroko zenbatekoarekin, eta horietatik %31 Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (Feader) kontura dira.

Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.