Descárgate la app
Landa Garapenak, SEIASAk eta Vianako Ureztatzaileen Elkarteak, Vianako Ureztapena modernizatzeko eta energia-eraginkortasunerako proiektu bat jarriko dute abian
2022ko otsailaren 15a
Landa Garapenak, SEIASAk eta Vianako Ureztatzaileen Elkarteak, Vianako Ureztapena modernizatzeko eta energia-eraginkortasunerako proiektu bat jarriko dute abian
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak, Nekazaritzako Azpiegituren Estatuko Sozietateak (SEIASA) eta Viana I-eko Ureztatzaileen Elkarteak, Vianako ureztapena modernizatzeko eta energia-eraginkortasuna hobetzeko proiektu bat jarriko dute abian. Zehazki, Viana I-eko Ureztatzaileen Elkarteko 1.018 hektarea, batez ere Errioxa JDK mahastikoak, modernizatu eta sendotu nahi dira, presio-sistema eraginkorretara pasatuz (ureztatze lokalizatua, tanta-jarioa, gehiena). Proiektuaren inbertsioa, guztira, 6,6 milioi eurokoa da, eta Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Plan Nazionalaren funtsekin finantzatuko da.
Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.