2022ko maiatzaren 2a

"Ideiak loratuz" erakusketak Nafarroako landa eremuan garatutako ekintzailetzaren adibideak erakusten ditu

Kristina Saralegi, hildako baserritar ekintzailea, omendu dute erakusketa honen inaugurazioan eta ostiralean, hilak 6, izango da ikusgai Geltokin  
Joxe Manuel Huiciri oroigarria eman dio Gomez kontseilariak
Joxe Manuel Huiciri oroigarria eman dio Gomez kontseilariak  Deskargatu irudia Irudi galeria

Itziar Gómez Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak gaur eguerdian inauguratu du departamentuaren ekimenez “Ideiak loratuz” erakusketa, lehen sektoreko dibertsifikazioari buruzkoa eta  Nafarroako landa-ingurunean ekintzailetza-kasu desberdinak erakusten dituena. Irekiera ekitaldian Kristina Saralegi, otsailaren amaieran hil zen Leitzako baserritarra oroitu dute.