Descárgate la app
"Ideiak loratuz" erakusketak Nafarroako landa eremuan garatutako ekintzailetzaren adibideak erakusten ditu
2022ko maiatzaren 2a
"Ideiak loratuz" erakusketak Nafarroako landa eremuan garatutako ekintzailetzaren adibideak erakusten ditu
Kristina Saralegi, hildako baserritar ekintzailea, omendu dute erakusketa honen inaugurazioan eta ostiralean, hilak 6, izango da ikusgai Geltokin
Joxe Manuel Huiciri oroigarria eman dio Gomez kontseilariak
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Itziar Gómez Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak gaur eguerdian inauguratu du departamentuaren ekimenez “Ideiak loratuz” erakusketa, lehen sektoreko dibertsifikazioari buruzkoa eta Nafarroako landa-ingurunean ekintzailetza-kasu desberdinak erakusten dituena. Irekiera ekitaldian Kristina Saralegi, otsailaren amaieran hil zen Leitzako baserritarra oroitu dute.