Descárgate la app
Esnaola kontseilariak XXVIII. Ipar-eskiko kanpainako parte-hartzaileak bisitatu ditu Belaguan
2022ko otsailaren 17a
Esnaola kontseilariak XXVIII. Ipar-eskiko kanpainako parte-hartzaileak bisitatu ditu Belaguan
Nafarroa osoko 2.500 ikaslek eskia egingo dute Belaguan eta Abodin, eta kultura- eta ingurumen-jardueretan parte hartuko dute apirilaren 8ra arte
Rebeca Esnaola kontseilaria eta Miguel Pozueta NGIko zuzendaria, Belaguako eski zentroko Kanpainako arduradunekin eta Izaba eta Otsagabiako udaletako ordezkariekin.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Rebeca Esnaola Kultura eta Kirol kontseilariak, Miguel Pozueta Nafarroako Kirol Institutuko zuzendari gerentearekin batera, iraupen-eskiko XXVIII. Eskola-kanpainako parte hartzaileak bisitatu ditu Belaguako geltokian. El Ferial gunean aste honetako txandako ikasle eta irakasleekin bat egin du: Monjardin Lizeoa, Doneztebeko San Migel, Leitzako Erleta, Zizur Nagusiko Erreniega, Mutiloako San Pedro eta Corella Hiria.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)