Descárgate la app
Kultura Departamentuak 336.654 euroko dirulaguntza eman die Nafarroako enpresen kultura bizkortzeko sei proiekturi
2022ko urriaren 31a
Kultura Departamentuak 336.654 euroko dirulaguntza eman die Nafarroako enpresen kultura bizkortzeko sei proiekturi
Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak dirulaguntza eman die Nafarroan ezarritako kultura azeleragailuei laguntzeko sei proiekturi. Sei enpresa eta profesionalek aurkeztu dituzte proiektuak, 336.654,42 euroko zenbatekoarekin. Horietatik 201.689,66 euro 2022rako dira eta 134.964,76 euro 2023rako.
Ekimena Europar Batasuneko Next Generation funtsen kargura finantzatzen da eta Nafarroako Foru Komunitateko profesionalei kultura eta sormen industrien (KSI) esparruan bizkortze prozesuak babesteko 2022 eta 2023 ekitaldietako Espainiako Gobernuaren Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren onarpenarekin gauzatzen da.
Laguntzek KSI-en enpresa- eta profesional-ehun industrialaren hazkundea bizkortzea, kultura digitalaren eraldaketa sustatzea hala nola industria horietan teknologia berrien ezarpena ahalbidetuko duten ekintzailetza trebetasunen lorpena dute helburu.
Diruz lagundutako proiektuak
Diruz lagundutako proiektuak dira: Irubil 2012 S.L.; Labrit Multimedia S.L.; Arena Comunicación Audiovisual, S.L.; Adhokers Navarra Production Services S.L; Buen Sitio Producciones S.L eta Adriana Olmedo Merino.
Irubil 2012 SL. Zentral Kafe Teatro proiektuak 59.910 euroko diru-laguntza jaso du 2022rako eta 40.090 eurokoa 2023rako. Diruz lagundua izan den proiektua bere aretoko 2022-2026 Estrategia Planaren garapena da, zeinen helburu nagusia errentagarritasuna eta bere diru-iturriak hedatzea den, sektorean posizionamendu hobea eta etorkizunerako ahalmen handiagoa bultzatze aldera.
“Kontzertu-areto moderno bat garatzea, puntako teknologiekin eta baliabideekin, zein erreferentziazko artista ospetsuak ahaztu gabe, tokiko sortzaile berrien aldeko apustua egiten duen kultura ehun nafarrarekin konprometitutako egungo publikoaren gastuekin eta eskakizunekin egokituko den, alderdi bikoitzaren arabera: presentziala eta digitala. Aretoak 150 kontzertu baino gehiago eta urtean 70.000 bisitari inguru hartzeko moduko programazio egonkor batekin kontatzen du”, bere esanetan.
Labrit Multimedia, memoriaren balioa kudeatzera eta ondare immaterialaren bilketa, transmisioa eta zerrenda kudeatzen aritzen den enpresa bat da zeinek ikus-entzunezko dokumentuak dituen oinarri; bere Vitagrama bere proiektuari esker jaso ditu 2022rako 47.913,21 euroko eta 2023rako 32.062,11 euroko diru-laguntzak.
“Ikus-entzunezko formatua erabiltzen duen Bizitza-istorioen bilketarako metodologia antropologikoaren sistematizazio programa bat dugu hizpide. Edozeinek, familia batek, bere senideen bizi-lekukotasuna ikus-entzunezko formatuan bildu dezake, memoria hori nahiz barne hartzen dituen familia imajinarioaren erreferenteak pantailan transmititzeko aukera izanik”, zehaztu dute.
Arena Comunicación Audiovisual, dokumentalak ekoizten 20 urtetik gora daramatzan ekoizle independente bat da, zeinek halaber diru-laguntzak jaso dituen, 36.760,21 euro 2022rako eta 24.599,22 2023rako. Diruz lagundutako proiektua animazio dokumentalen ekoizpen sistema bat diseinatu eta martxan jartzean datza.
Bizkortze ideia honen eskutik, Arenaren xedea da “bere ekoizpenetan animazioaren errekurtsoa eransteko beharrezko baliabideekin ikus-entzunezko narratiban dagokion esperientzia konbinatuko duen ekoizpen unitate aitzindari bat sortzea”, ahalbidetuko diena “plataforma digital nazional eta globalen eduki dokumentalaren eskari gero eta handiagoa aseko luketen eduki originalak ekoiztea. Dagozkion baliabideak erabili ahal izateko, proiektuak ekoizpen zehatz bat hartu du abiapuntutzat, biopic eran dokumentala eta animazioa nahasiko dituen luzemetraia bat”, arbuiatu dute.
Adhokers Navarra Production Services S.L., lehen lerroko ekoizpen integraleko bere Service proiektuarekin, diruz lagundutako beste proposamenetako bat izan da, 35.946 eurorekin 2022rako eta 24.054rekin 2023rako. Ekimen honek Adhokers bezeroen nahiz Nafarroara filmatzera etorri nahi duten ekoizpen enpresa nazionalen eta internazionalen beharrak artatzeko lehen mailako ikus-entzunezko ekoizpen zerbitzuak emateko service 2.0.-ren lehenengo ekoizlea bihurtuko du.
“Horrela esklusiboki sevice-an oinarritutako enpresetan existitzen den hutsunea beteko da, zein modu global batean arduratuko diren filmaketa bateko (nazionala, nazioartekoa, etab.) nolanahiko behar, alderdi pertsonalak (ostatua, catering, etab.), teknikoak, mugikortasuna, etab. artatzeko ahalmenarekin… jasangarritasun zorrotz bati jarraiki eta, horrez gain, eraginkorrak izanik oreka hirukoitz honetan: ingurumenarena, soziala eta ekonomikoa”, esan dute.
En Buen Sitio Producciones S.L., publizitatea, bideoa, zinema, arte bisualak, liburuak sektoretan jarduten den ikus-entzunezkoen adiziorako ekoizlea eta agente kulturala da. Kasu honetan emandako kopurua 16.103,27 euro da 2022rako eta 10.775,83 2023rako.
Proiektuaren helburuak “digitalizazioa, lan propioak euskarri dituen teknologia berriak, edota Nafarroako Foru Komunitateko ikus-entzunezko eta kulturako apustuekin eginiko sinergiak ditu oinarri, kalitatezko ‘standard’ bat, errekurtso tekniko berrietan inbertsio bat, eskaintzen jarraitzeko. Horretarako gure apustua da 8K, chroma key filmaketetan espezializatutako Plato bat; azken belaunaldiko lizentziak eta programak eta ekoizpen osteko konektibitate zuzena enpresa espezializatuekin (RSI)”, esan dute.
Adriana Olmedo Merino, “Acción La Revoltosa” bere proiektuarekin, diruz lagundua izan da 5.056,40 eurorekin 2022rako eta 3.383,60rekin 2023rako. Eraldaketa sozialaren antzerki konpainia egonkorra sortzeko proiektu bat da, helburua izanik antzerki sozial eta komunitarioa hala nola sormen kolektiboko jarduerak garatzea, zeinetan helburuak alde batera utzita arte eszenikoak baliabidetzat hartuko diren, sormen, komunikazio eta gogoeta esparruak sortze aldera.
“Bizkortzearekin lortu nahi diren helburuak dira pedagogia eta ezagutza oinarri dituen hazkundea, lan-prozesuen eraginkortasuna, sormena, kudeaketa, sustapena hala nola digitalizazioa barne, antzerkia eta eszenatokietako arte eszenikoak garatzen hasteko. Beharrezko ezagutzak eta erremintak lortzea, maila artistikoan hala nola konpainiaren egitura-ehun mailakoak”, adierazi dute.