Kultura Departamentuak Next Generation funtsen lehen laguntza-deialdia argitaratu du, 383.000 eurokoa

Diru-laguntza espazio eszenikoak eta musikalak modernizatzeko eta modu iraunkorrean kudeatzeko da, eta onuradunak erakunde publikoak eta pribatuak izan daitezke
2021ko abenduaren 31a
Escenario del Teatro Gaztambide
camera_alt Escenario del Teatro Gaztambide  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiak abian jarri du Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planeko Next Generation funts europarren konturako laguntzen lehen deialdia, 383.163,78 eurokoa, Nafarroan dauden arte eszeniko eta musikalen azpiegiturak modernizatzeko eta modu iraunkorrean kudeatzeko, titulartasun publikokoak zein pribatukoak. Eskaerak egiteko epea datorren otsailaren 1ean amaituko da.

Azpiegitura eszenikoetarako laguntzen hartzaileak izan daitezke antzokiak, auditorioak, zirku-karpak, zuzeneko musika aretoak, entsegu-aretoak, eremu eszeniko eta musikalak, helburua izanik horien modernizazioa eta kudeaketa bultzatzea, kulturaren dinamizazioa sustatuz. 

Finantzaketa honekin estaliko dira modernizazio digitala, trantsizio berdea eta espazio eszenikoen eta musikalen transformazioa helburu duten inbertsio proposamenak, bidea emanez kudeaketa adimentsu eta jasangarri baten kudeaketa sustatzeko.

Deialdi honen xedeetarako jarduketak garatu beharko dira 2021eko apirilaren 27a -Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren onarpen data- eta 2022ko urriaren 3a artean. Laguntza honi erantsiko zaio antzeko ezaugarriak dituen beste bat, datorren ustean gauzatuko dena, Next Generation funts europarrekin gutxienez lau instalazioren mesedetarako estaldura bermatuz.

Joan den irailaren 21ean, Kultura Zuzendaritza Nagusia – Vianako Printzea Erakundeak lan-saio bat antolatu zuen deialdi honen baitan dauden agente kulturalekin, xehetasunak jakitera emateko asmoz, eta jarri zuen atal bat bere webgunean, www.culturanavarra.es, laguntza-lerro ezberdinen gaineko informazioa eta interesatuen erabilerarako kontsultak eta adierazpenak egiteko aukera eskaintzen dituena.

Instalazio eszenikoetarako deialdia hau kokatzen da 2023ra bitartean funts europarren Kultura eta Kirol Ministeriotik Nafarroak jasoko dituen 3,3 milioi euroen globalean, eta barne hartzen ditu halaber ekitaldiak zinema aretoetan, kultura jarduerak hiritik kanpoko espaziotan, enpresa-proiektuetan, ondarea kontserbatu edo liburutegien funtsak hedatzea helburu dutenetan.

Arte eszenikoen eta musikalen azpiegituren modernizazio eta kudeaketa jasangarria Espainiako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planeko 24. Osagarrian sartzen da, zeinen arabera banatzen diren Next Generation programaren funtsak, Nafarroako Gobernuaren Nafarroa Suspertu Planarekin bat eginez.

Inbertsioak esparru eszenikoetan

Inbertsio proiektuak bideratuko dira modernizatzera sareko audio eta komunikazio sistema digitalak, argiztapen eta bideo digitalaren, makineria eszenikoaren kudeaketa digitalaren sistemak, edota kudeaketa artistikoarekin eta ikuskizunen ekoizpenarekin lotutako erremintak eta sistemak, esparru eszeniko eta musikaletan.

Gainera, inbertsio hauek irizpide ezberdinak bete behar dituzte ingurumenean kalte esanguratsurik ez eragiteko. Horien artean, aipa daitezke eraginkortasun energetikoa, kontsumitzen den energiaren murrizketa edota higiezinaren ziurtagiri energetikoaren hobekuntza.

Proiektuei emango zaie, puntuazioaren hurrenkerari jarraiki, onartutako aurrekontuaren % 80, proiektu bakoitzeko gehienez 120.000 euro izanik (BEZ gabe).

Onuradunak

Laguntza hauen onuradunak izan ahal dira entitate publikoak eta pribatuak, irabazi-asmorik gabeko elkarteak edota Nafarroako toki entitateen edota foru Komunitateko Administrazioaren mendean dauden fundazio pribatuak edo publikoak, inbertsioaren hartzaileak izango diren arte eszenikoen eta musikalen azpiegituretako titularrak.

Administrazioa ezin izango da bere onuradunen baitan hartu, baina aukera hori emango zaie haren mendean dauden fundazio edo erakunde publikoei, betiere nortasun juridiko propioa badute, hala nola titularrak eskuordetu dituen azpiegituretako kudeatzaileei, eta baldintza izango da horietan inbertsioak egiteko baimenarekin kontatzea.