Irurtzunetik A-15erako irteera zuzenak milioi bat euroko inbertsioa izango du, eta lanak uda amaieran esleitzea aurreikusi da

Sakanarako eta Leitzalderako Nafarroako Errepideen Plan Zuzentzaileak proiektatzen dituen 30 jarduketetako bat da
2022ko maiatzaren 19a

Irurtzunetik A-15era zuzeneko irteera eraikitzeko milioi bat euroko inbertsioa egingo da, eta uda amaieran obrak lizitatzea aurreikusten da. Hala aurreratu du gaur Bernardo Ciriza Lurralde Kohesiorako kontseilariak Sakanako eta Leitzaldeko udalekin egindako bileran, eskualde horietarako Errepideen Laugarren Plan Zuzentzaileak proiektatzen dituen 30 bat jarduera aurkezteko.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).