2022ko apirilaren 1a

Nafarroako ekonomia aztertzeko eta planifikatzeko tresna den Nafarroako Enpresa Behatokia aurkeztu du Irujo kontseilariak

Ekitaldia CENen egoitzan izan da, Garapen Ekonomikoko Ostiraletako jardunaldien barruan
Nafarroako Enpresa Behatokia kontsulta daitekeen webgunea.
camera_alt Nafarroako Enpresa Behatokia kontsulta daitekeen webgunea.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Mikel Irujo Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak Nafarroako Enpresen Behatokia aurkeztu du gaur goizean CENen egoitzan. Tresna berria Nafarroako ekonomia aztertzeko eta planifikatzeko da, eta administrazio publikoei zein enpresei datu ekonomikoak modu irekian eta berrerabilgarrian ematen dizkie. Ekitaldia , departamentuak berak bultzatutako Garapen Ekonomikoko Ostiraletako jardunaldietan egin da.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza)