Descárgate la app
Irujo kontseilariak nabarmendu duenez, “garrantzitsua da tokiko erakundeak, enpresak eta herritarrak trantsizio energetikoan inplikatzea”
2022ko otsailaren 8a
Irujo kontseilariak nabarmendu duenez, “garrantzitsua da tokiko erakundeak, enpresak eta herritarrak trantsizio energetikoan inplikatzea”
Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak (NUKF) elkarrekin lan egitea adostu dute gaur Foru Erkidegoko toki entitateetan trantsizio energetikoa bultzatzeko. Egingo den lehen ekintzetako bat da Nafarroako eskualdeetan informazio-jardunaldi batzuk egitea, udalei eta herritarrei azaltzeko zer laguntza ematen dizkien Departamentuak energia-trantsizioa egiteko.
Mikel Irujo Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak nabarmendu duenez, “garrantzitsua da tokiko erakundeak, enpresak eta herritarrak trantsizio energetikoan inplikatzea Europak agintzen dituen deskarbonizazioaren helburuak lortzera heltzeko”. Gainera, esan du Nafarroako Gobernutik “agente horiek abian jarriko dituzten aldaketak errazteko laguntzak eta diru-laguntzak emateko eta kudeatzeko prozesu honetan ageriko esfortzua egiten ari direla eta lurraldearekiko hurbilen dauden administrazio ezberdinak, esaterako Toki Ekintzako Taldeak, elementu giltzak direla”.
Jardunaldi hauek Departamentua garatzen ari den beste hainbat ekintzen baitan hartzen dira, horien artean, trantsizio energetikoaren ataria. Webguneak “herritarrak ahaldundu nahi lituzke trantsizio energetikoan partaidetza aktiboa izan dezaten”, Irujoren esanetan.
Bestalde, Juan Carlos Castillo NUKF-ko lehendakariak aipatu du federaziotik “proiektu eta jarduera ugari garatzen ari direla honako arloetan: energia berdearen sorrera eta auto-kontsumoa, bertako ekipoen eta bere instalazioen eraldaketa eta eraginkortasun energetikoa hobetzeko neurrien ezarpena”. NUKF erakundeak garatu dituen jardueren baitan, Castillok nabarmendu du “eguzkiaren energian oinarritutako auto-kontsumo sistemen sorrera, biomasaren aldeko galdaren ordezkapena, argiztapenak berritzea, eta erregai fosilen ibilgailuak gero eta gehiago elektrikoengatik ordeztea”. Gainera, jakitera eman du “dagoeneko komunitate energetikoen proiektuak haratzeko bidean daudela eta horietan bizilagunak eta enpresak partaide izan daitezkeela”.
Akordio hau lortu da gaurko bilera batean zeinetara bertaratu diren Mikel Irujo Garapen Ekonomikorako kontseilaria, S4 Industria, Energia eta Proiektu estrategikoen Zuzendari Nagusia den Uxue Itoiz, hala nola Juan Carlos Castillo Udal eta Kontzejuen Nafarroako Federazioko lehendakaria. Bilerara etorri dira halaber toki ekintzako gerenteak eta talde ezberdinetako hainbat kide. Cederna Garalur elkartetik bertaratu dira Ibon Mimentza eta David Gordejuela; Eder Partzuergotik berriz, Sergio Villava eta Teresa Arriazu; Teder Elkartetik, Iñigo Nagore; Erdi Gunea Garatzeko Partzuergotik, Alejandro Antoñanzas eta Cristina Bayona; eta Sakana Garapen Agentziatik, Iker Manterola.
Tokiko erakundetarako laguntzak
Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua 30 milioi euro kudeatzen ari da orainaldian trantsizio energetikorako laguntzetan; horietatik, 2022an 8.272.458,38 euro destinatuko dira tokiko erakundetara. Laguntza hauen izapideak errazago egite aldera, departamentuak Tokiko Erakundetara zuzenduko diren laguntzen berri emateko gida bat diseinatu du.
Hainbat laguntza auto-kontsumorako instalazioen ezarpenera bideratuta daude, energia berriztagarriaren iturriekin, horiek biltegiratu daitezen. Gainera, tokiko entitateek aukera dute MOVES III Planarekin atxikitzeko zeini esker diru-laguntzak jasoko dituzten, bai ibilgailu elektrikoak erosteagatik eta bai errekarga-guneak instalatzeagatik. Laguntza bi hauetarako funtsak Next Generation-etik datoz.
Halaber funts horietatik datoz ekonomiaren sektore ezberdinetan energia berriztagarri termikoen instalazioak ezartzera bideratutako laguntzak. Azkenik, bileran jakitera eman zaie bertaratuei departamentuak argitaratuko duen hurrengo laguntzen deialdia. Helburu ezberdinen artean daude eraginkortasun energetikoa sustatzea, energia berriztagarrien inplementazioa eta tokiko erakundetan edo irabazi asmorik gabeko erakundetan energia berriztagarriak ezartzea hala nola mugikortasun elektrikoa eta partekatua bultzatzea.
Jardunaldi informatiboen programa
Garatuko den lehen ekintza Nafarroako eskualde ezberdinetan Garapen Ekonomikoaren Departamentuak ezagutzera emango dituen informazio-jardunaldien sorta batean datza.
Bilera hauen helburua izango da udaletxe ezberdinetan eta herritarrei azaltzea eskura dituzten laguntza guztiak. Bileretan, dagokion aholkua emateaz gainera, bertaratuek planteatzen dituzten trantsizio energetikoarekin lotutako zalantza guztiak argituko dira. Hitzaldien programa honakoa da:
- Olite / Erriberri. Erdi Gunea partzuergoko prestakuntza aretoa. Data: 2022/02/25. Ordua: 12:00. Partzuergo kolaboratzailea: Erdi Gunea.
- Tutera. Eder partzuergoko konferentzia aretoa. Data: 2022/03/01. Ordua: 13:00. Partzuergo kolaboratzailea: Eder.
- Doneztebe. Zinema aretoa. Data: 2022/03/02. Ordua: 11:30 Partzuergo kolaboratzailea: Cederna Garalur
- Lekunberri. Cederna Garalur partzuergoko instalazioak. Data: 2022/03/07. Ordua: 11:30. Partzuergo kolaboratzailea: Cederna Garalur
- Lakuntza. Mankomunitateko Aretoa. Data: 2022/03/08 Ordua: 11:30. Partzuergo kolaboratzailea: Sakana garapen agentzia
- Lizarra. Montejurrako Mankomunitateko areto nagusia. Data: 2022/03/14. Ordua: 12:00. Partzuergo kolaboratzailea: Teder
- Zangoza. Vallesantoro Jauregiko Kultur Etxeko hitzaldi aretoa. Data: 2022/03/15. Ordua: 12:00. Partzuergo kolaboratzailea: Cederna garalur
- Aribe. Aribeko Ibarreko Etxea. Data: 2022/03/18. Ordua: 12:30. Partzuergo kolaboratzailea: Cederna garalur