2022ko martxoaren 30a

Irujo kontseilariak Nafarroako berriztagarrien sektorean I+G+b arloan inbertitzeko eta bultzatzeko aukera estrategikoa azpimarratu du Koalalifter enpresara egindako bisitan

KoalaLifter garabirik gabeko ekipoen diseinura bideratutako start-up bat da eta haren teknologiari esker, haren ekipoek edozein aerosorgailutan jardun dezakete, egokitu edo aldatu beharrik gabe.
Ezkerretik eskuinera, Koalalifter-eko CEOa, Emmanuel García de la Peña eta 
Irujo kontseilaria, enpresaren instalazioetako batean.
Ezkerretik eskuinera, Koalalifter-eko CEOa, Emmanuel García de la Peña eta Irujo kontseilaria, enpresaren instalazioetako batean.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilari Mikel Irujok Koalalifter enpresak Eguesibarko industrialdean dituen instalazioak bisitatu ditu. Enpresa ekintzailea da eta sektore eolikoaren I+G diseinura bideratuta dago. Bertan proiektua, lan-metodologia, negozio-plana eta instalazioak ezagutu ahal izan ditu, baita lantegiko txoko deigarrienetako bat ere, hala nola, multzo eta ekipo guztiak probatu eta testatzen diren entsegu-bankuak.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza)+