Hezkuntza Departamentuak Ukrainako DBHko ikasleentzako gaztelania ikastaroa eskaintzen du Iruñerrian

Prestakuntza abuztuaren 16tik 26ra bitartean izanen da, Barañainen
2022ko abuztuaren 5a

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak, Eleniztasunen eta Arte Ikasketen Zerbitzuaren bitartez, 30 plaza eskaintzen ditu Iruñerrian Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasle ukrainarrentzat gaztelania atzerriko hizkuntza gisa ikasteko. Prestakuntza 15 ordukoa izango da, eta abuztuaren 16tik 26ra izanen da, Nafarroako Hizkuntzen Autoikaskuntzarako Gunean (CNAI), Barañainen. 

Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.