2022ko irailaren 20a

Hezkuntza Departamentuak 2022-2023 ikasturte honetan epez kanpo aurkeztutako 2.300 eskola-matrikula eskaera baino gehiagori erantzun die

Irailean aurkeztutako eskaeren % 85 eskolatzeko tokiko batzordeek izapidetu dituzte jada

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak, abuztuaren 25az geroztik, 2.300 matrikula-eskaera baino gehiago erantzun eta ebatzi ditu ikastetxeetan, epez kanpo aurkeztuak. Eskaeren kopuru altu horrek behartu du Eskolatze Bulegoak, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Ikuskaritza Zerbitzuaren menpekoa, lan-ahalegin handia egitera, eta, horren ondorioz, eskaera gehienen onarpena eta matrikulak prozesatu ahal izan dira.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)