Herritarren eskubide energetikoen defentsan, Aierdi lehendakariordeak biomasa bidezko bero-sare kolektiboen alde egin du

Kontseilariak Txantreako zentralaren obren hasiera bisitatu du, 2023ko erdialdean martxan jarriko den zentralak auzoko 4.500 etxebizitza eta zuzkidura-eraikin publiko berogailuz eta ur beroz hornitzeko ahalmena izango du
2022ko azaroaren 18a
José María Aierdi lehendakariordea, gainontzeko ordezkariekin, Txantreako 
bero zentralaren obretara eginiko bisitan.
camera_alt José María Aierdi lehendakariordea, gainontzeko ordezkariekin, Txantreako bero zentralaren obretara eginiko bisitan.   Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Foru Gobernuko lehendakariorde eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilari José Mª Aierdik baso-biomasaz elikatutako bero-sare kolektiboak arian-arian ezartzearen alde egin du gaur, “gasaren ordezko iturri berriztagarri gisa, larrialdi klimatikoak planteatzen dizkigun erronkei erantzuteko eta hirien eta gure bizitegi-parkearen deskarbonizazioa bultzatzeko, baina baita herritarren eskubide energetikoen aldeko erantzun ausart eta sakon sozial gisa ere, eta are gehiago gaur egun kontrolik gabeko prezioekin dabilen merkatu energetikoan bizitzen ari garen testuinguru kritiko batean”. 

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).