2022ko otsailaren 22a

Herritarrekiko Harremanetako Departamentuak 100.000 eurotik gorako laguntzak deitu ditu Espainiatik kanpo eta beste autonomia-erkidegoetan dauden Nafarroako biltokietarako eta erregio-etxeetarako

Diru-laguntza horien helburua da, zentro horiek mantentzen laguntzea, bertako kideen integrazio soziokultural handiagoa lortzeko

Herritarrekiko Harremanetako Departamentuak beste herrialde batzuetan eta beste autonomia erkidegoetan egoitza duten Nafarroako biltokientzako 102.000 euroko laguntzak deitu ditu. Helburua da zentro horiek mantentzen laguntzea eta haien jarduerak finantzatzea, kideen integrazio soziokultural handiagoa lortzeko eta Nafarroako irudia eta kultura Foru Komunitatearen kanpoaldean sustatu eta zabaltzeko.

Gainera, Nafarroan egoitza duten beste autonomia erkidego batzuetako erregio-etxeei 35.000 euroko laguntzak emateko deialdia egin da. 

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza)