2022ko maiatzaren 4a

Gobernuak eta Iruñeko Udalak guraso bakarreko etxeetan emakume migratzaileei ematen dieten laguntza berretsi dute

Gaur goizean hirugarren urtez jarraian sinatu den «Acompaña» programak dagoeneko 91 pertsona artatu ditu 2020ko uztailean abian jarri zenetik
Patricia Ruiz de Irizar, María Caballero, Eduardo Santos, Olivia Elizari 
eta Maite García.
Patricia Ruiz de Irizar, María Caballero, Eduardo Santos, Olivia Elizari eta Maite García.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Eduardo Santos Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak eta María Caballero Iruñeko Udaleko Gizarte Zerbitzuen, Ekintza Komunitarioaren eta Kirolaren zinegotzi delegatuak lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur goizean, hirugarren urtez jarraian, «Acompaña» programaren barruan. Programa hori guraso bakarreko etxeak osatzen dituzten eta Iruñeko Udaleko larrialdietako etxebizitzetan bizi diren emakume migratzaileei zuzenduta dago.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)