Gobernuak toki entitate biren izendapen aldaketa onartu du

Hizpide ditugu Bakedanoko kontzejua, aurrerantzean Baquedano / Bakedao izendatuko dena; eta Txulapain udalerria, aurrerantzean Juslapeña / Txulapain izendatuko dena
2022ko urtarrilaren 12a

Nafarroako Gobernuak, bere gaurko bilkuran, ontzat eman ditu Bakedanoko kontzejuaren eta Txulapain udalerriaren izendapen aldaketak. Toki entitate bien izen ofizial berriak Baquedano / Bakedao eta Juslapeña / Txulapain izango dira aurrerantzean. Izendapenak kontzejuen ekimena jarraituz egin dira, dagozkien udaletako aginduzko akordioaren ostean.

Bakedanoko Kontzejuak joan den 2021eko urriaren 11n onartu zuen, kontzeju akordioaren bitartez, izendapen aldaketa hau. Eskaera hau 2021eko azaroaren 26an aurkeztu zen Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusian eta, xedatutako prozedurari jarraiki, azaroaren 26an Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuaren aldeko txostena eskatu zen, abenduaren 2an gauzatzera heldu zena.

Bestalde, Txulapaineko Udalak 2021eko urriaren 11n izena aldatzeko bilkura akordioa ontzat eman zuen eta azaroaren 29an Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusira eskaera bidali zuen. Abenduaren 2an Euskarabidearen aldeko txostena eskatu zen; Euskarabideak aldeko txostena igorri zuen 2021eko abenduaren 17an.

Gaurko egunez ontzat eman ondoren, izen aldaketa bien gaineko ebazpenak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Toki Entitatetako Erregistroan erregistratuko dira eta gero Estatuko Administrazio nagusira bidaliko dira, Toki Entitateen Erregistroan erregistratu daitezen.

Era berean, aipatutako aldaketak Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira. Akordio bien aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezteko aukera izango da Nafarroako Justiziaren Auzitegi Gorenaren aurrean, bi hilabeteko epean, argitaratzen den datarekiko hurrengo egunetik aurrera.