Gobernuak jarraibideak ezarri ditu Foru Administrazioarentzat gastu-aurrezpenaren eta energia-eraginkortasunaren arloan

Besteak beste, berokuntzaren eta aire girotuaren tenperatura, argiztapena eta mugikortasuna arautzen dira
2022ko apirilaren 27a

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, erabaki bat hartu du Foru Administrazioarentzat eta haren erakunde autonomoentzat gastu-aurrezpenari eta energia-eraginkortasunari buruzko jarraibideak onartzeko, nahitaez bete beharrekoak izango dira. 

Gainera, inbertsio, plan edo jarduketetan aurrezpenaren eta energia-eraginkortasunaren irizpideak lehenetsiko dira. 

Foru exekutiboaren helburua da errekurtsoen eta gastu publikoaren kontrola kudeatzean eraginkortasuna eta efikazia sustatzen jarraitzea; horrekin batera, klima aldaketari aurre egiteko borrokan esfortzu kolektiboa sustatze aldera errekurtso energetikoen erabilera jasangarriak duen garrantziaz ohartzen da.  

Errusiak Ukraina inbaditu izanaren ondorioz prezio energetikoek jasaten ari diren igoera etengabearen aurrean, foru Gobernuak neurri sorta bat onartu du, zeinek gastua eusteko eta energia-eraginkorra sustatzeko dagoeneko indarrean dauden beste hainbat osatu eta sendotzen dituen. 

Nafarroako foru Administrazioan egun inplementatzen diren neurri hauen arabera, jada lortu da kontsumoa % 9 murriztea iazko aldi berdinarekiko, (2020ko apirila – 2021eko martxoa; alderatuta honekin: 2021eko apirila – 2022ko martxoa).

Berogailua eta aire girotua

Berogailuaren eta aire girotuaren harira, berogailuko termostatoaren tenperatura orokor bezala 20 gradu finkatzen dira, aire-giroturako finkapena 24 gradukoa izanik. Hala ere, eraikin bakoitzeko zirkunstantzia bereziak direla eta tenperatura hauek bestelakoak izan behar direla kontsideratzen bada, Lan Arriskuen Zerbitzuari txosten bat eskatu ahal zaio tenperatura egokia finkatzeko. Eta ez omen da onartuko banakako berogailurik eta/edo aire-girotuaren gailurik, gorago finkatutako tenperatura mailak lortu ezinezko kasuetan izan ezik. 

Termostatoa eskura izaten ez bada, berogailu edo aire-girotuaren zirkuituko tenperatura doitu beharko da, aipatu tenperaturen ingurura arte. Erabilerarik gabeko gela edo eraikin haietan berogailua eta/edo aire-girotua edota ezinbestekoa ez den argiztapena itzali egin beharko da.

Bestalde, ahal den neurrian, leihoak irekitzea saihestuko da berogailua eta/edo aire-girotua funtzionatzen ari denean, salbuespena izanik araudia betetzeagatik edo osasun publikoarengatik edo eskumeneko zerbitzuen aldetik dagozkion lan arloko berariazko adierazpenak daudenean.

Eraikinetako kanpo argiztapena

Zentzu honetan, argiak itzaliko dira, eraikinaren eta honen kokapenaren baldintzek hori ahalbidetzen dutenean, 9.30etan gehienez. Gainera, erabiltzen ari ez diren eremu eta/edo esparruetako argia itzaliko da. 

Presentzia atzemateko hala nola argiztapenaren erregulazio automatikorako sentsoreen instalazioa lehenetsiko da horretarako bidea ematen duten eremu haietan, betiere bere doikuntza eta konfigurazio egokiak zainduz, gastuen aurrezpena eta energia eraginkor bat bultzatzeko irizpideekin. 

Ekipo informatikoen eta bestelako ekipo elektrikoen harira, ordenagailuak, pantailak eta bestelako periferikoak itzaliko dira lanaldia amaitzean, baldin eta hurrengo egunera arte erabiliko ez badira. Eta erabiliak izaten ari ez diren gailu elektriko guztiak deskonektatu  beharko dira.

Argiztapen publiko eta apaingarria 

Esparru honetan, modu mailakatuan instalatuko dira fluxu erreduzitzaileak goiburuetan, ohiko erregimeneko orduetan saretik datorren elikadura-tentsioa egonkortzea bultzatuz, eta aurrezki energetiko gehigarriak eskuratze aldera erregimen murriztuko ordu haietan,  argiztapen zirkuituen aginte-gunearekin bateratutako argi-gune bakoitzerako elikadura tentsioa erreduzituz.

Gainera, pizte eta itzaltze ordutegiak doituko dira, horrela gutxienez ordu bete aurreratu ahal izanik goizeko itzaltzea, eta gutxienez ordu bere atzeratuz gaueko piztea.

Lerro-goiburuaren fluxua erregulatzea ezinezkoa gertatzen den kasuetan, argi-guneak itzali edo deskonektatu beharko dira modu txandakatuan, LED motako argien erabilera bultzatuz sodio-lurrunekoen aldean.

Bestalde, auto-kontsumoko instalazioak finkatuko dira horretarako aukera ematen duten eraikin publiko guztietan, une bakoitzean erabilgarri dauden aurrekontu marjinak izanik kontuan. Instalatu ondoren, edo dauden haietan erantsiz, instalazio horiek konfiguratuko dira dagozkion Administrazioko beste kontsumo batzuekin auto-kontsumo partekatu bat eginez, etekin energetikoa optimizatze aldera.

Mugikortasuna

Lanagatik ohikoak ez diren tokialdatzeak mugatu egingo dira ezinbestean derrigorrezko izaera duten kasu eta langile haietara, justifikatu behar izanik tokialdatzeak pertsona bat baino gehiago barne hartzen duenean eta, edozein kasutan, ahalik eta gehien optimizatu behako da indarrean dauden garraiobidetan erabilgarri dagoen espazioa. 

Ahal izaten den kasu guztietan, bideo-konferentziak eta/edo teknologia berriak bultzatu beharko dira, helburua izanik erabat beharrezkoak ez diren tokialdatzeak saihestea. 

Azkenik, aipagarria da instrukzio hauen aplikazio egokia zaindu behar dela zuzendaritza nagusietako, departamentu bakoitzeko Zerbitzu hala nola Idazkaritza Orokor Teknikoen zuzendaritzetako hala nola organismo autonomoetako gerentzietako unitateen baitan. 

Nafarroako Gobernuaren ontzidiko ibilgailu propioen kasuan, ibilgailu elektrikoen edo hibridoen erabilera lehenetsiko da erregai fosilekoen aurrean eta/edo, edozein kasutan, erregaiaren kontsumo urriagoa dutenena. 

Eta Gobernuko ontzidiari dagozkion ibilgailuak gidatzen dituzten pertsonei animatzen zaie gidatze praktika egokiak egitera, erregaiaren gehiegizko gastu bat saiheste aldera: motorra itzaltzea gidatzearen etenaldi luzetan, martxa luzeak erabiltzea, etab.