Gobernuak gaurko bilkuran onetsitako beste gai batzuk

Cambio de denominación de tres entidades locales. Nombramiento de la Comisión Gestora de Undiano (Zizur Mayor). Nombramiento de dos directores de Servicio
2022ko otsailaren 9a

Hiru toki entitateren izen aldaketa

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, hiru herriren izen aldaketa onartu du. Zehazki honakoak: Romanzado / Erromantzatua; Irachetako kontzejua, Iratxeta izanen da (Leotz); eta Garciriáineko kontzejua Garciriáin / Gartziriain (Juslapeña / Txulapain).

Aldaketa horiek entitateen ekimenez gauzatu dira, udalek aurretik onetsi ostean.

Undioko Kontzejuaren Kudeaketa Batzordea izendapena

Nafarroako Gobernuak Undiano/Undioko (Zizur Nagusia) Kontzejuaren Kudeaketa Batzordea izendatzeko erabakia hartu du gaurko bilkuran.

Horrela, kudeatzailea Cesar Romeo Carbonell, Sergio Herrero Fernández, María Recalde Romea, Sergio Mauricio Novoa eta Susana Tirapu González izango dira, eta euren artean aukeratuko dute Kudeaketa Batzordearen Lehendakaritza.

Izendapen horren arrazoia da kontzeju-batzordeko bost kideetatik hiruk uko egin dutela, eta, beraz, kideen egitezko kopurua bostetik beherakoa dela. Ildo horretan, eta Nafarroako Kontzejuetako Hauteskunde-prozesua arautzen duen martxoaren 16ko 12/1991 Foru Legean jasotakoaren arabera, Foru Gobernuak Kudeaketa Batzordea eratu behar du. Batzorde hori karguan jarraitzen duten Batzordeko kideek eta hark izendatutako pertsonek osatuko dute.

Bi zerbitzuetako zuzendarien izendapena

Nafarroako Gobernuak bi foru dekretu onartu ditu gaurko bilkuran, Garapen Ekonomikoko Departamentuko bi Zerbitzuetako zuzendariak izendatzeko.

Zehazki, Juan Carlos Artázcoz Sanz izendatu da Lehiakortasun Zerbitzuko zuzendari, eta José Roberto Yoldi Echarren Industria Sustatzeko Zerbitzuko zuzendari.