Gobernuak 300.000 euroko diru-laguntza emango du toki-erakundeetan jarduera eta inbertsio berritzaile, iraunkor eta inklusiboak bultzatzeko

Lurralde Antolamenduak bi urtetan bikoiztu egin du laguntza horien aurrekontua, eta ekainaren 11ra arte eskatu ahal izango dira
2022ko maiatzaren 14a

Nafarroako Gobernuaren Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak 300.000 euroko laguntzak deitu ditu udalerrientzat, hirigintzaren arloko ekintza berritzaileak finantzatzeko. Toki entitateek ekainaren 11ra arte aurkeztu ahal izango dute eskaera, planak eta proiektuak garatzeko edo espazio publikoetan inbertsioak egiteko.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).