2022ko apirilaren 5a

Garapen Ekonomikoak 1,4 milioi emanen ditu entxufatzeko ibilgailua eta erregai-pila erosteko zein kargatzeko puntuak instalatzeko

MOVES III (NextGenerationEU funtsak) programan sartutako laguntzak 2023ko abenduaren 31ra arte eska daitezke, eta zerga-kenkariekin batera osagarriak dira

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko  Departamentuak, Industriaren, Energiaren eta Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiaren bitartez (S4), Mugikortasun Eraginkor eta Jasangarrirako Pizgarrien Programaren (MOVES III) bigarren emakida egin du, ibilgailu elektrikoaren erabilera eta birkarga-puntuen instalazioa sustatzeko. Jarduera honetan emandako laguntzen guztizko balioa 1.387.557,61 eurokoa da. Deialdia 2023ko abenduaren 31ra arte egongo da zabalik, beraz, eskabideak aurkezten jarrai daiteke.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza)