Descárgate la app
Europako ordezkaritza bat Nafarroan izan da ekonomia digitalaren arloko jardunbide egokiak ezagutzeko helburuarekin
2022ko apirilaren 11a
Europako ordezkaritza bat Nafarroan izan da ekonomia digitalaren arloko jardunbide egokiak ezagutzeko helburuarekin
Una delegación de la Comisión de Mercado Interior y Protección del Consumidor del Parlamento Europeo ha comenzado una visita a Navarra para conocer cómo la Administración Foral y las empresas de la Comunidad Foral se adaptan a las oportunidades y retos de la economía digital, incluido el gobierno electrónico, fundamental para proporcionar servicios a los ciudadanos, y la transición verde o la protección del consumidor, entre otros. En el encuentro, la Presidenta de Navarra, María Chivite, les ha detallado las actuaciones del Ejecutivo foral en materia de conectividad, inclusión digital y actualización tecnológica.
Europako Parlamentuko Barne Merkatu eta Kontsumitzailearen Babeseko Batzordeko ordezkaritza bat Nafarroara etorri da Foru Administrazioa eta Foru Komunitateko enpresak ekonomia digitalaren aukera eta erronketara nola egokitzen diren ezagutzeko, gobernu elektronikoa barne, herritarrei zerbitzuak emateko, trantsizio berderako edo kontsumitzaileak babesteko funtsezkoa baita, besteak beste. Topaketan, Nafarroako Lehendakari Maria Chivitek Foru Exekutiboak konektibitate, inklusio digital eta eguneratze teknologikoaren arloan egindako jardueren berri eman die.
Ordezkaritza honako hauek gidatzen dute: batzordeko lehendakariordea, Maria Grapini eurodiputatu errumaniarra; eta Maria da Graça Carvalho (Portugal), Adriana Maldonado (Espainia) eta Virgine Joron (Frantzia) eurodiputatuak, baina azken hori ez da harreran izan agenda-arrazoiak medio, gainerako bisitan parte hartuko badu ere.
Eurodiputatuei eta Parlamentuko gainerako ordezkaritzari Nafarroako Jauregian egin diete harrera Foru Gobernuko ordezkariek, Chivite Lehendakaria buru zutela. Harrera ofiziala Tronuen Aretoan egin dute eta digitalizazioari buruzko bilera Foru Administrazioan. Ondoren, Chivite Lehendakaria eta Maria Grapini eurodiputatua prentsaurrekoan agertu dira.
Digitalizazio-arloko jardunbide egokiak
Lehendakariak bere hitzaldian Nafarroak berrikuntzan duen lidergoa nabarmendu du; izan ere, “gure potentzia industrialean agertzen da, lehendabizi automozioaren sektorean eta orain ekonomia berdearekin lotuta dagoen guztian”.
Digitalizazioa etorri denetik, Nafarroa hiru lerro lantzen ari da eskualdea Europar Batasuneko lurralde aurreratuenen pare kokatzearren: konektibitatea, inklusio digitala eta eguneratze teknologikoa.
Lehendakariak azaldu du Foru Exekutiboak Nafarroa 2030 Estrategia Digitala jorratzen jarraitzen duela, eta horren helburua “herritarren zerbitzura %100 digitala den Gobernua jartzea dela, erabakiak hartzeko modua Big Datak bermatuta izanik”. Ildo horretan, Chivitek iragarri du datorren hilean Nafarroako Datuaren Bulegoa aurkeztuko dutela, Foru Gobernuaren datuen politika osoa batzen duena. “Gure barne digitalizazio-prozesuaren barruan proiektu estrategikoa da, eta erabaki baliagarriak eta egokiagoak hartzeko balioko du”, esan du.
Halaber, azpimarratu du Foru Exekutiboa “urratsak ematen ari dela digitalizazio osorako”, baina herritarrengandik urrundu gabe. “Aitzitik, erabilerrazagoak eta eraginkorragoak egiten gaitu zerbitzu publikoaren lanean”.
Konektibitateari dagokionez, Chivitek adierazi du “lurralde-kohesioa dela abiadura handiko Interneta gure azken herriraino eramatea”. Ildo horretan, “legegintzaldi honetan aurrerapen handia egin dutela” nabarmendu du, abiadura handiko Interneta ia eskura baitu herritarren %98ak. Horri esker, Foru Komunitatea Europako Batzordeak ematen duen European Broadband Awards 2022ko hiru finalistetako bat izatera iritsi da, “Inpaktu sozio-ekonomikoa landa eta urruneko eremuetan” kategorian.
Lehendakariak adierazi du egungo helburua gainerako %2ra iristea dela, abiadura handiko Internet gabeko 15.000 pertsona ingurura; izan ere, “sarerako sarbidea gizartea berdintasunean eraikitzeko aldamioetako bat da”.
Inklusio digitalari dagokionean, Nafarroako Inklusio eta Trebatze Digitalaren Plana aipatu du, Europako funtsekin finantzatua, pertsona kalteberak teknologia berrietan alfabetizatzearren.
Maria Grapini eurodiputatu errumaniarrak, bere aldetik, nabarmendu duenez, "Nafarroa digitalizazioaren arloko jardunbide egokien adibide ona da, eta EB bezala Nafarroako Gobernua kezkatuta dago Ukrainako gerraren ondorioz areagotu den eraso zibernetikoen arazoari aurre egiteko, baina espero dugu hirugarren hiruhilekoan erresilientzia zibernetikoari buruzko lege berria martxan egotea arazo horri aurre egiteko". Gainera, nabarmendu duenez, "Foru Erkidegoa urrats bat aurrerago dago berrindustrializazio-estrategiari dagokionez, eta, beraz, oso ondo dago eskualde honekin esperientziak trukatzea".
Gaurko ekitaldietako parte-hartzaileak
Eurodiputatuez gain, ordezkaritza 16 lagunek osatzen dute, administrazio-langileak, aholkulari politikoak, itzultzaileak eta teknikariak barne.
Bestalde, Nafarroako Gobernuaren izenean, Chivite Lehendakariaz gain, ordezkaritzari harrera egiten egon dira lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barneko kontseilari Javier Remirez; bigarren lehendakariorde eta Lurraldearen Antolamendu, Etxebizitza, Paisaia eta Proiektu Estrategikoetako kontseilari Jose Mª Aierdi; eta Herritarrekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo; Eraldaketa Digitaleko zuzendari nagusia den Guzman Garmendia; Kanpo Ekintzako zuzendari nagusia den Sergio Perez; eta Komunikazio eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusia den Miguel Moreno.
Nafarroako Jauregira bisita
Agerraldiaren aurretik, Nafarroako Gobernuko ordezkariek harrera egin diote Europako ordezkaritzari. Chivite Lehendakaria eta europarlamentariak labur-labur bildu dira Lehendakariaren bulegoan, eta, ondoren, Tronuen Aretora joan dira, harrera ofiziala egiteko.
Jarraian, Europako ordezkaritza Chivite, Garmendia, Perez eta Morenorekin bildu da. Bertan, Lehendakariak Foru Komunitateari buruzko ikuspegi orokorra eman die, eta Garmendiak Foru Administrazioaren digitalizazio-prozesua azaldu die; ondoren, parte-hartzaileek solasaldi bat egin dute.
Bilerak Nafarroako elkarte profesionalekin, industriako ordezkariekin eta erakunde publikoetako ordezkariekin
Bihar, asteartea, eurodiputatuak elkarte profesionalekin, industriako ordezkariekin eta ikerketa teknologikoan aritzen diren erakunde publikoetako ordezkariekin bilduko dira, honako hauen inguruko informazioa trukatzeko: gobernu elektronikoari buruzko ekimenak, mugaz gaindiko ekonomia digitala, merkatu bakar iraunkorra eta kontsumitzailearen babesa.
Goizean, Viscofan enpresan bilgarriak ekoizteko zentroa bisitatuko dute. Enpresak produkzio-zentroak ditu nazioartean eta sare komertziala 100 herrialde baino gehiagotan. Ondoren, ordezkaritza das-Nano enpresara joango da, adimen artifizialean eta identifikazio biometrikoan espezializatua denera.
Jarraian, eurodiputatuek lan-bilera egingo dute Nafarroako Enpresarien Konfederazioko (CEN) lehendakaria den Juan Miguel Sucunzarekin, Elikagaien Teknologia eta Segurtasuneko Zentro Nazionaleko (CNTA) lehendakaria den Rafael Perezekin eta Nafarroako Volkswageneko lehendakari Markus Haupt-ekin.
Arratsaldean, berriz, Nasertic enpresara joango dira, administrazio publikoei zerbitzuak ematea helburu izanik, interes berezia baitu abangoardiako azpiegitura eta ekipamenduekin lotutako jarduera egiteagatik.