2022ko ekainaren 9a

Eskubide Sozialetako Departamentuak Enplegu Sozial Babestuko 1.000 kontratu inguru finantzatuko ditu

Guztira, 45 toki-erakundek jaso dute diru-laguntzen deialdia, 7,2 milioi eurokoa, eta aurrekontua % 38 handitu da aurreko urtearekin alderatuta

Nafarroako Gobernuak, Eskubide Sozialetako Departamentuaren deialdi baten bidez, 7.270.716,02 euro bideratuko ditu aurten toki entitateetara, Enplegu Sozial Babestuko proiektuak gara ditzaten. Aurrekontu horrekin 968 pertsona inguru kontratatzea aurreikusten da. Zenbateko handiena Iruñeko Udalari dagokio, 1.850.164,90 euro jasoko baititu.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).