Descárgate la app
Eskubide Sozialek 3,4 milioi inbertituko dituzte etorkizuneko arreta goiztiarreko zentroa eta ‘Pilar Gogorcena’ eguneko zentroa egokitzeko Iruñan
2022ko otsailaren 9a
Eskubide Sozialek 3,4 milioi inbertituko dituzte etorkizuneko arreta goiztiarreko zentroa eta ‘Pilar Gogorcena’ eguneko zentroa egokitzeko Iruñan
Nafarroako Gobernuak, bere gaurko bilkuran, akordio bat adostu du, eta haren eskutik baimentzen zaio Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileari Iruñako Concepcion Benitez kalean dagoen zentroa egokitzeko lanen kontratu bat aurrera eramateko, arreta goiztiarreko zentroan eta ‘Pilar Gogorcena’ eguneko zentroan (II. Fasea).
Lanen zenbatekoa 3.447.948 eurora heltzen da, eta datorren maiatzean hastea aurreikusten da, bere iraupena gutxi gorabehera 14 hilabetekoa izanik.
Gogoan izan behar da inbertsio hau ‘Egoitza zentro sozio-sanitarioen erreformak’ 1. Proiektuari dagokiola, zein Eskubide Sozialen Ministerioa eta 2030 Agenda eta Foru Komunitatearen artean Funts Europarren kargurako proiektuak exekutatzeko hitzarmenaren baitan izenpetutako proiektuetako bat den, eta funtsa horiek 2021eko uztailaren 16an izenpetutako birgaikuntza eta erresilientziarako mekanismoari dagozkio.
Instalazioek laguntza-eredu integratzaile bat ahalbidetzen dute
Oraindaino, 2021eko urtarrilean inauguratu ziren instalazio hauek desgaitasun intelektuala duten 45 pertsonei arreta emateko edukiera duen eguneko zentro modura erabili izan dira. Martxan jarri izanak, zabaldu zen unetik, ahalbidetu du pertsonek euren beharrekin hobeto egokitutako zentro batean arreta jaso ahal izatea, familiek eta pertsona erabiltzaileek egin zuten eskaerari erantzunez.
Instalazioak egokitu ziren egungo 2019-2023 Nafarroako Desgaitasun Planak kontenplatzen duen pertsonan oinarritutako eredu berri bati erantzuteko helburuarekin, eta asmoa da errekurtso guztietan hori ezartzea. Ildo beretik gauzatuko dira datorren maiatzean abian jartzea aurreikusten diren lanak; eredu hau pertsona bakoitzaren banako beharrak asetzeko egokitu eta doituko da, bere bizi-kalitatean hobekuntza bilatzea eta bere gizarte inklusioa bultzatzea bilatuz. Azken helburuak dira eguneko zentroan gaur egun existitzen diren hiru modulurekin elkartuko diren beste bi eraikitzea eta gaur egun Sarrigurenen ematen den arreta goiztiarreko zerbitzua eremu honetara ekartzea.
Eraikinaren erabilera bereizleak
Concepcion Benitez kaleko eraikinak erdisotoan dagoen solairua, behe solairua eta lehen solairua ditu, eta bere egitura sarbide zentral batekin konektatutako eraikinaren bi hegaletan banatuta dago. Arreta goiztiarreko zentroak lehen solairu osoa eta behe solairuaren hein bat okupatuko ditu; aldiz, eguneko zentroa gainerako behe solairuan eta erdisotoko solairuan kokatuko da.
Eguneko zentrorako, dagoeneko 2020an burutu ziren lanek hiru moduluren eraketa suposatu zuten; horietako bakoitzak sukalde-jangela, egongelak, bainugelak eta atseden aretoa-bulegoa barne hartzen zituzten. Orain, proiektuaren bigarren fase honetan, beste bi moduluen lanak gauzatuko dira, hala nola pertsonalarentzako tailerren eta bulegoen eremuetakoak, horien kokalekua erdisotoko solairua izanik. Eguneko zentroko modulu bakoitzak 15 pertsona erabiltzaile inguru hartzeko edukiera izatea aurreikusten da.
Arreta goiztiarreko zentroari dagokionez, lekualdatzearen arrazoia da gaur egun Sarrigureneko eraikinean garatzen den jarduerak eskatzen duela gaur egun baino espazio gehiagorekin kontatzea ahalbidetzen duen kokaleku berri bat topatzea. Zentro honek adin txikikoen arretarako psikomotrizitateko 7 aretorekin, logopediako 3rekin eta fisioterapiako 5ekin kontatuko du, bulego teknikoak barne.
Eraikitako azalera osoak 3.350 m2 ditu; horietatik 1.645 m2 eguneko zentroari dagozkio eta 1.705 m2 arreta goiztiarreko zentroari.