Eliza katolikoaren barneko abusuen biktimak aitortzeko batzordea osatuko duten zazpi pertsona izendatu dira
Migrazio Politika eta Justiziako Eduardo Santos kontseilariak foru-agindu bat sinatu du ostegun honetan, Eliza Katolikoaren eremuan integritate fisikoaren eta sexu-ukigabetasun eta –askatasunaren aurkako erasoen biktimak aitortzeko Batzordeko zazpi kideak izendatzeko. Batzordea formalki hilabete bateko epean eratuko da, eta Nafarroako Eliza katolikoaren barruan egindako sexu-abusuen biktimak aitortzeari buruzko uztailaren 5eko 24/2022 Foru Legearen 7. artikuluaren babesean sortu da.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).