Gobernuak eskatu du arretak muturreraino eramatea Nafarroaren hein handienean suteen arrisku “oso handia” edo “muturrekoa” dagoelako

AEMETen arabera, lurralde osoan % 50eko ekaitza arriskua iragarri bada ere, baso-suteen ohartarazpena mantentzen da tenperatura altuak direla eta
2022ko abuztuaren 3a

Nafarroako Gobernuak herritarrei deia luzatu die arretak muturreraino eraman ditzaten, baso-suteen arriskuaren aurrean arduraz jokatzeko eskabidea eginez. Ohartarazpenaren garrantzia “oso handia” edo “muturrekoa” da, Foru Komunitate osoan zehar tenperatura altua delako eta euri gabeziak landaretza lehortzea eragin duelako.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).