Foru Gobernuak 0-3 Plataformari jakinarazi dio datorren ikasturtean aplikatuko dituela NUKFrekin adostutako soldata- eta kontratazio-hobekuntzak

Zikloaren hobekuntza-prozesuaren egutegiaren barruan, beste ehun bat hezitzaile kontratatuko dira 2023-2024 ikasturtean eta ardura-, pedagogia- eta prestakuntza-osagarriak sartuko dira
2022ko ekainaren 29a

Nafarroako Gobernuak gaur 0-3 Plataformari jakinarazi dionez, Hezkuntza Departamentuak dagoeneko amaitu du ekainaren 15ean jakinarazitako proposamenean Nafarroako Haur Hezkuntzako lehen zikloko profesionalentzat proposatutako soldata-igoera, kontratazioen igoera eta ordezkapenen hobekuntza zehaztuko dituen ebazpena. Hobekuntza horiek 2022-2023 ikasturtean sartuko dira indarrean eta 4,5 milioi euroko aurrekontu-igoera eta 55 hezitzaile berriren kontratazioa ekarriko dute.

Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian aukera dezakezu hizkuntza.