Descárgate la app
San Martin Unx eta Leotzen abelbideak daudela zehaztu du Gobernuak
2022ko martxoaren 30a
San Martin Unx eta Leotzen abelbideak daudela zehaztu du Gobernuak
Lehengoratzeko beharrezkoa den aurretiazko lana da
Nafarroako Gobernuak akordio bidez ebatzi du, gaurko bilkuran, San Martin Unx eta Leotzeko udalerrietan abelbideak daudela, dagozkien zabalera, trazadura eta gainerako ezaugarri fisiko orokorrekin. Horiek, sailkatzeko, mugarriak berritzeko eta abelbideen inbetarioa egiteko proiektuan agertzen dira.
Lehengoratzeko aldez aurretik egin beharreko lana da, eta Nafarroako abelbideei balioa handitzea du helburu, lurralde-antolamenduan eta landa-ingurunearen garapenean duen eragin onarekin.
Zehazki, San Martin Unxen, 9. langa zehaztu da, 46. zenbakiduna eta 46bis zenbakiduna.
Leotzen, berriz, Orbaibar Andia Mendilerroa Errege Abelbidea da, 9. langa eta 25. zenbakia duena.