Nafarroako Gobernuak hamalau enpresa txiki eta ertain finantzatzen ditu 104.000 eurorekin, Nafarroako I+G+b sistemarekin proiektu berritzaileak garatu eta beren jarduera areagotu dezaten

SINAI bonuen lehen deialdi honen helburuen artean dago enpresa-sareak bere berrikuntzako barne-prozesuak sistematizatzea eta kanpoko zerbitzu espezializatuetara jotzea  
2022ko ekainaren 25a

Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak berriki ebatzi du, Berrikuntzako zuzendari nagusiaren ekainaren 17ko 155E/2022 Ebazpenaren bidez, “ezagutzaren transferentziarako SINAI bonuen” lehen deialdia. Bonu hauek ETEak Nafarroako I+G+b sistemako (SINAI) eragileetara hurbiltzea erraztea dute helburutzat.

Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian aukera dezakezu hizkuntza.