2022ko maiatzaren 4a

Nafarroako Gobernuak 120.000 euro bideratuko ditu ETEekin Nafarroako I+G+b Sistemaren jarduera handitzera

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren helburuetako bat da lankidetza sustatzea eta ezagutza ikertzailea Nafarroako I+G+b sistemako eragileen eta enpresen artean transferitzen laguntzea  

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak ezagutza transferitzeko SINAI bonuen lehen deialdia onartu du. 2022an 120.000 euro emango dira, ETEak Nafarroako I+G+b Sistemako (SINAI) eragileengana errazago hurbiltzeko.