2021ko azaroaren 24a

Gobernuak Haurrak eta Familia babesteko foru lege proiektua onartu du

18 urtetik beherako 122.000 adingabeentzat izango da onuragarria
El Gobierno aprueba un proyecto de ley foral de protección a la Infancia y a la Familia  Irudi galeria

El Gobierno de Navarra ha adoptado, en su sesión de hoy, el proyecto de Ley Foral de atención y protección a niños, niñas y adolescentes y de promoción de sus familias, derechos e igualdad. Tras ello, el proyecto será remitido al Parlamento de Navarra para su debate y, en su caso, aprobación. 

Culmina así un proceso de casi un año de elaboración del anteproyecto de esta nueva ley, que sustituirá a la aprobada hace 15 años, y que beneficiará a 122.000 menores de 18 años existentes en este momento en la Comunidad Foral. El proceso ha sido liderado por el Departamento de Derechos Sociales, con la colaboración, sobre todo, de los Departamentos de Presidencia, Igualdad, Función Pública e Interior; Educación; y Salud, y ha obtenido un amplio consenso de agentes y entidades que trabajan en materia de infancia.

Horrela amaitzen da lege berri honen aurreproiektua elaboratzen emandako ia urte beteko prozesua; duela 15 urte ontzat emandakoa ordeztuko du eta Foru Komunitatean une honetan existitzen diren 18 urtetik beherako 122.000 pertsonaren mesederako izango da. Eskubide Sozialen Departamentua izan da prozesua zuzendu duena, elkarlanean, bereziki, Lehendakaritza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne; Hezkuntza; eta Osasun Departamentuekin; eta haurtzaroaren alorrean jarduten diren agente eta entitateen aldetik adostasun zabala lortu du.

Bere elaborazioan parte hartu dute 618 pertsonek, horietako 332 adin txikikoak, eta 858 ekarpen egin dira. 

Gobernu bilkuraren osteko prentsaurrekoan, Carmen Maeztu Eskubide Sozialen kontseilariak azpimarratu du parte hartze zabala “bereziki begirada berri eta itxaropentsua ekarri duten neska-mutilena eta horrek, zalantzarik gabe, ahalbidetu du proposamena aberastea eta Parlamentura adostasun zabalarekin iritsiko den testu luze bezain egokia elaboratzea”. 

Maeztuk halaber errepikatu du “Gobernuak proiektu honekin duen konpromiso garrantzitsua, inpaktuaren ebaluaketa txertatzen baitu, horrela Nafarroako administrazio publiko guztiek eta bakoitzak ebaluaketak egin behar izanik bere araudi proiektuak (edota izaera orokorreko erabaki administratiboak) formulatzerakoan, horiek neska-mutilengan eta dagozkien eskubideen gozamenean izango dituzten ondorioak aurreikuste aldera.

Proiektuak barne hartzen du halaber haurtzaro eta familia politiketara bideratutako aurrekontua hedatzeko konpromisoa, gastu-sabaiaren igoera kontuan hartuta, betiere inbertsioa mantendu dadin, hura jaisten bada. 

Era berean, kontseilariak erantsi du “neska-mutiko guztien legea dela, eta horregatik arau bereziak dakartzala, LGTBI pertsonentzat, pertsona babesgabeentzat, desgaitasuna dutenentzat, edo kultura aniztasunetik eratorritako arazoak dituztenentzat, esaterako dolu migratzailea, harrera edota xenofobia eta arrazakeriaren kontrako borroka.

Eskubideen ikuspegia dakarren lege bat 

Haurtzaroko eskubideak sustatu eta barreiatzeko, proiektuak nobedade garrantzitsuak dakartza: haurren ongizatearen segimendurako sistema erakundetu bat ezartzen du Nafarroan; adin txikikoen babeserako eskumeneko departamentua ahalduntzen du Etika Batzordearen txostenak lortzeko Nafarroako arreta sozialean; eta bere existentziaren hedapena errazte aldera, adin txikikoentzako asistentzia telefonoekin kontatzen duten entitateekin kolaboratzea gomendatzen du. 

Besteak beste, integritate fisiko eta psikikorako eta garapenerako eskubidea aldarrikatzen du, haur eta nerabeak indarkeriaren aurrean babesteko duela gutxiko estatuko araudi berriarekin bat eginez. Beste ekintzen artean, Haurren Aurkako Tratu Txarren Erregistro Bateratua barreiatuko da, eskubide hauek urratzen dituzten egoeren gaineko detekzioa eta informazioa hobetze aldera. 

Gainera, beste hainbat eskubide finkatzen dira, esaterako datuen babesa, sexu identitate eta orientabiderako eskubidea, pentsamendu, kontzientzia eta erlijio mailako askatasuna eta ideien inposaketaren debekua edo entzuna izateko eskubidea, heldutasuna adinaren arabera soilik aurresuposatzea eragozteko. 

Hezkuntza eskubideari dagokionez, proiektuak baliabideak barne hartzen ditu heziketa arloan babes behar bereziak dituzten ikasleen tratamendua homogeneizatzeko, eta hezigarri minimoak aurreikusten dira haurtzaindegietarako. Halaber fokua jartzen du metodologietan eta eskola uzteak gainditzeko motibazioan, hala nola guraso eskolen eta APYMA ireki eta inklusiboen sustapenean. Azkenik, giro eta bizikidetza egokia sustatzera dator, baita eskola inklusibo eta ko-hezitzailea sendotzera ere, teknologia berriak bultzatzen dituzten ikastetxeekiko arrakala digitala murrizte aldera.

Babesa familientzat eta  sare-lana 

Testuak halaber aipatzen ditu familia mota ezberdinak, hala nola guraso harreman positiboa eta babes neurriak, entzute jarrera bat berma dadin. Bereziki azpimarratzen ditu oinarrizko beharren estaldura, haurtzaroa babesteko hala nola haur eskoletan txertatu ahal izateko neurri modura.

Era berean, datozen urtetarako Eskubide Sozialen Departamentuaren erronketako bat izango da familia harrera bultzatzea zentroetan ematen denarekiko aukera bezala. Horretarako sentsibilizazio jarduera bat programatu da udalerri nafar ezberdinetan eta herritarren multzoari harrera honen berri emateko publizitate kanpaina bat. 

Proiektuak halaber sare-lana aldarrikatzen du, bermatu nahian departamentu arteko batzorde parte hartzaileen existentzia, irabazi asmorik gabeko familien eta entitateen ordezkaritza lagun, eta toki esparruarekiko konexioa.

Sendotu da halaber lankidetza Nafarroako Berdintasunerako Institutuarekin (INAI/NABI) genero ikuspegia lantzeko, berdintasun unitateen lana bitarteko, erakunde autonomo honetako pertsonal teknikoarekin. 

Bestalde, berdintasunaren gaineko arau bereziak txertatu dira, neskatoen berdintasuna, LGTBI pertsonak, pertsona babesgabeak, desgaitasuna dutenak, kultura aniztasunetik eratorritako arazoak dituztenak (dolu migratzailea, harrera, xenofobia eta arrazakeriaren kontrako borroka, familia berrantolatua, hirugarren belaunaldiak, zerbitzu minimoak).

Prozesu parte hartzailea 858 ekarpenekin

Aurreproiektua elaboratzeko prozesuak partaidetza zabalarekin eta adin txikikoak barne hartzen dituzten talde ezberdinen ekarpen ugarirekin kontatu du. 

Prozesu osoan zehar, gutxi gorabehera urte beteko iraupena izanik, 22 talde antolatu dira adin txikikoekin: 9 hezkuntza esparruan aritu dira lanean, eskola ordutegian, bere ikastetxean; 3 entitate sozialekin, esaterako adin txikikoaren toki kontseiluak; eta beste 10 babes-sistemako adin txikikoekin. Paraleloan, 16 talde
osatu dira familiekin: 7 dira APYMA eskola-umeen zentroetan, 2 entitate sozialetan parte hartzen duten familiekin, eta 7 babes-sistemako adin txikikoen senideekin.

Parte hartze prozesua osatu zen barneko bi lan-talderekin eta kanpoko laurekin, zeinetan ordezkatuta zeuden haurtzaroarekin lotutako instantzia publikoak eta pribatuak.

Guztira 618 pertsona izan dira partaide, horietatik 332 adin txikikoak, eta 858 ekarpen egin dira. 

Ildo honetatik, Maeztu kontseilariak azpimarratu du “zalantzarik gabe ahalbidetu duela proposamena aberastea eta zabala bezain egokia den testu bat elaboratzea, horrela Parlamentura adostasun zabalarekin heltzea erraztuz”. 

Prozesuari buruz eskura dagoen informazio guztia kontsulta daiteke esteka honetan.