Descárgate la app
Gobernuak etxebizitzak eta eraikinak birgaitzeko ezohiko hiru laguntza-deialdi berri aktibatu ditu
2022ko martxoaren 28a
Gobernuak etxebizitzak eta eraikinak birgaitzeko ezohiko hiru laguntza-deialdi berri aktibatu ditu
Next Generation funtsen barruan, gaur NAOn bi lerro argitaratu dira etxebizitza indibidualetarako eta Eraikinaren Liburua egiteko, eta ostegunean hirugarren lerro bat auzo-erkidegoek sustatutako eraikinak eraberritzeko
Nafarroako Gobernuak etxebizitzen eta eraikinen birgaitze energetikorako laguntzen ezohiko hiru deialdi berri aktibatu ditu dagoeneko, Next Generation Europako berreskurapen-funtsek finantzatutako programen kontura. Deialdi horietako birako eskabideak – Etxebizitzak eta lehendik dagoen Eraikinaren Liburua egitea – gaurtik aurrera izapidetu daitezke, Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) argitaratu ondoren, eta hirugarrena – eraikinetarako – datorren ostegunetik aurrera egin ahal izango da.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).