2022ko maiatzaren 2a

Cigudosa kontseilariak Nafarroako Unibertsitateko Cima babestu du, Severo Ochoa Bikaintasun Zentro akreditazio prozesuan

Izendapen honen helburua ikerketa zientifikoaren kalitatea bultzatzea da, duten garrantziagatik eta eraginagatik nabarmentzen diren zentro eta unitate onenen aintzatespenaren bidez
Cigudosa kontseilaria, Nafarroako Unibertsitateko Cimako Zuzendaritza 
Batzordearekin.
Cigudosa kontseilaria, Nafarroako Unibertsitateko Cimako Zuzendaritza Batzordearekin.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Juan Cruz Cigudosa Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak Nafarroako Unibertsitateko Cima bisitatu berri du. Bertan, erakundeak datozen urteetarako dituen ikerketa-ildo estrategikoak ezagutu ahal izan ditu, baita Severo Ochoa Bikaintasun Zentro gisa akreditazioa eskatzeko prozesuaren egoera ere. Nafarroako Gobernuak lagundu du prozesu hori izapidetzen.