Descárgate la app
S4ko Zuzendaritza Batzordeak trantsizio energetikoari ekin dio nazioarteko egoera berriaren aurrean
2022ko martxoaren 15a
S4ko Zuzendaritza Batzordeak trantsizio energetikoari ekin dio nazioarteko egoera berriaren aurrean
Mikel Irujo Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria buru duen S4ko Zuzendaritza Batzordea atzo arratsaldean bildu zen eta, besteak beste, nazioarteko egoera berriaren aurrean trantsizio energetikoa izan zuten hizpide.
Ildo horretan, Irujo kontseilariak departamentuaren babesa helarazi nahi izan zien egoerak kalte egiten dien enpresei, haiekin etengabe harremanetan baitaude.
Bileran izan ziren, halaber, Nafarroako Gobernuaren aldetik, Juan Cruz Cigudosa Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria; Izaskun Goñi Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia; Uxue Itoiz Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Maitena Ezkutari Turismo, Merkataritza eta Kontsumo zuzendari nagusia, Sodenako Eskualde Estrategia Arloko zuzendari Luis Goñirekin eta Sodenako zuzendari kudeatzaile Pilar Irigoienekin batera, besteak beste.
Energiaren prezioen gorakadak, merkatuan jada nabaritzen ari zenak, esponentzialki handitzen jarraitu du, gasaren kostuak energiaren azken prezioan duen zuzeneko inpaktuaren ondorioz. Saio honetan haien ekarpenak bildu nahi izan dituzte eta egoerak Foru Komunitatean izan ditzakeen ondorioen inguruan aplikatu beharreko neurriak landu dira.