2022ko apirilaren 5a

Apirilaren 13tik aurrera, errenta-aitorpenerako aurretiko hitzordua eska daiteke

Aurten Ogasunak aitorpena telefonoz egiteko aukera emango duen modalitate berri bat gehitu du
La consejera Saiz presenta la campaña de la renta  Irudi galeria

La consejera Saiz presenta la campaña de la renta 

2021eko Errenta eta Ondarearen kanpaina apirilaren 7tik ekainaren 24ra bitartean luzatuko da. Ostegunetik aurrera, beraz, zergadunek renta.navarra.es webgunean kontsultatu ahal izango dituzte Nafarroako Foru Ogasunak (HFN) egindako proposamenak, aurten 203.720 dira, eta aitorpenak Internet bidez aurkezteko epea ere hasiko da. Gainera, hilaren 20tik aurrera hasiko da aitorpenak aurrez aurre aurkezteko epea, eta, horretarako, beharrezkoa izango da hilaren 13tik aurrera hitzordua eskatzea.

Eta hilak 20an abiatuko da aitorpenak aurrez aurre egiteko epea; horretarako derrigorrezkoa da datorren hilak 13tik aurrera aurretiko hitzordua eskatzea.

Aurten Nafarroako Foru Ogasunak modalitate berri bat planteatu du aitorpenak egiteko, Telefonozko Errenta; ildo horretatik, Ogasuna izango da aitorpena bide honetatik egitea aurretiaz eskatu duen pertsona zergadunarekin harremanetan jarriko dena. Modalitate berri honetarako aurretiko hitzordu eskaera halaber datorren apirilaren 13tik aurrera egin behar da.

Hilak 7an halaber kanpainarako telefono bidezko arreta zerbitzua (948 106 106) jarriko da abian zeinen bidez, errenta webgunean bezala. navarra.es, izapideak egin ahal izango diren, adibidez datu fiskalen, aurkeztutako aitorpenen gaineko kontsulta edo PINaren eskaera.

73 milioitik gorako lehen itzultzea

Aurtengo kanpainarako, Nafarroako Foru Ogasunak 203.720 aitorpen prestatu ditu, zein kontsultatu ahal izango diren hilak 7tik arrera webgunean; horietatik % 67ari zergadunari itzultzeko emaitza dagokio. Horren harira, apirilak 20an 73’2 miloi euro itzultzeari ekingo zaio.

Aurkezteko moduei dagokienez, aurtengo nobedadea Telefonozko Errenta modalitatean datza. Sistema honen bidez Ogasuna harremanetan jartzen da modalitate honekin atxikitzeko asmotan aurretiazko hitzordua adostuta duen zergadun ororekin eta errentaren aitorpena egiten dio. Formatu berri honetan, aurretiko hitzordua renta.navarra.es webgunean eska daiteke.

Online Errenta, azken urteotan gehien erabilitako modalitate bat izanik, apirilak 7 eta ekainak 24 artean garatuko da eta iazko kanpainako formatu bera izango du; horrela, zergadunak bere aitorpen propioa egin ahal izango du eskuragarri jarrita dagoen renta.navarra.es orriaren bitartez. Orri honetan bertan, aitorpena Internet bidez aurkezteko deskargatu ahal den laguntza programa eskura dago.

Bestalde, Errenta Presentzialaren aukera ere eskaintzen da. Modalitate hori, apirilak 20 eta ekainak 24 artean garatuko da; horretarako ere derrigorrezkoa izango da aurretiko zita eskatzea, apirilaren 13tik aurrera, Internet bidez edota 948 505 505 edo 948 505 506 telefonoetan, astelehenetik ostegunera 8etatik 17.30etara eta ostiraletan 8etatik 15etara.

Aitorpenak aurrez aurreko egiteko modu hau Iruña, Tutera, Lizarra eta Tafallako Ogasunaren bulegoetan burutuko da. Aurten, gainera, behar bereziak dituzten pertsonentzako arreta sendotu da.

Gainera, aurten aitorpena entitate laguntzailetan ere prestatu ahal izango da.

Helburuak eta nobedadeak

Elma Saiz Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak agerian jarri du kanpainaren aurkezpenean zehar Ogasunak jarraitzen duela bere esfortzuen hein handi bat bideratzen zergadunentzat laguntza egoki bat ematea lortzera, haiek aitorpenak errazago aurkeztu ditzaten. Laguntza hori, Saizen esanetan, hainbat zutabetan oinarritzen da: “aitorpen proposamen kopuru ahalik eta handiena prestatzea; laguntza bide telematikoen bidez emateko aukeraren sustapena, Telefonozko Errentaren modalitatearen ezarpena, denboran zehar mantentzeko asmoarekin datorrena, asistentzia presentziala mantentzea eta askotariko kanal ezberdinak baliatuz ematen diren laguntza, informazio eta asistentzia zerbitzuak bultzatzea, gehienbat Ogasunaren webgunean eta telefonotan emandako laguntzen bidez.”

Arlo ekonomikoan, kontseilariak aipatu du “2021 urtea hobea izan zela 2020ren aldean, halaber pandemiak nabarmenki markatu duen arren. Egoera sanitarioa eta aldi berean ekonomikoa eboluzionatzen joan ziren ageriko modu positiboan, nahiz eta segidako olatuek ez zioten aukerarik eman ekonomiari leheneratzeko, pandemiaren aurreko mailetara heldu ahal izateko”.

Bien bitartean, araudiko nobedadeen harira, Saizek azaldu du “2021 Errentaren Kanpaina bereizten dela aurten lehen aldiz aplikatzeagatik, moduluen sistema (estimazio objektiboa) desagertu ostean, estimazio zuzen bereziko erregimena (EDE) izendatuan jarduera ekonomikoak bete dituzten hainbat zergadunentzat”.