2022ko ekainaren 14a

Garapen Ekonomikoko Departamentuak I+Gko proiektu estrategikoak egiteko 20,6 milioi euroko laguntzen deialdia ebatzi du

Onartutako 12 ekimenak S4 estrategiarekin lerrokatuta daude, eta guztira 70 enpresak, SINAIko eragileek zein ikerketa-erakundeek parte hartuko dute.

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak, Industriaren, Energiaren eta Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, I+Gko proiektu estrategikoak egiteko laguntzen deialdia ebatzi du. Zehazki, 12 ekimen onartu dira guztira, eta 20.615.758,67 euroko aurrekontua izango dute I+Grako. Horietatik 14.112.442,24 euro Garapen Ekonomikoak emandako laguntza batetik etorriko dira. Proiektu horiek bat datoz Nafarroako S4 espezializazio adimendunaren estrategiaren zazpi erronketako batekin.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza)