2022ko ekainaren 10a

Garapen Ekonomikoak ibilgailu autonomo baten sorkuntza finantzatu du eta pertsonak zirkuitu itxietan garraiatu ahal izango ditu, hala nola aireportuetan edo industria-inguruneetan

VELETA proiektua I+G proiektu estrategikoen deialdian hautatu zen eta 1,7 milioi euroko diru-laguntza jaso du
Irujo kontseilaria eta Uxue Itoiz zuzendari nagusia proiektua egin duten 
partzuergoko enpresen arduradunekin, hala nola, Tecnacar, I3CODE eta 
Permagsakoekin, eta NUPeko zein NAITECeko ordezkariekin.
Irujo kontseilaria eta Uxue Itoiz zuzendari nagusia proiektua egin duten partzuergoko enpresen arduradunekin, hala nola, Tecnacar, I3CODE eta Permagsakoekin, eta NUPeko zein NAITECeko ordezkariekin.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Mikel Irujo Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak eta Uxue Itoiz Industriaren, Energiaren eta Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak VELETA proiektua bisitatu dute gaur goizean Tecnacar enpresan, eta 1,7 milioi euroko diru-laguntza eman diote I+G proiektu estrategikoen deialdiaren bidez .Bertan ibilgailu elektriko bat garatu da (zero isurketa), autonomoa, konektatua eta ibilbide luzekoa, aldez aurretik markatuta dauden ibilbideetan mugitzeko. Prototipoaren helburua da ibilgailua bera zirkuitu itxi batetik mugitu ahal izatea, pertsonak eta salgaiak gidaririk gabe garraiatuz.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza)