COVID-19aren kasuak % 18 jaitsi dira eta ospitaleratzeak igo egin dira aurreko asteetako transmisioak gora egin duelako

NOPLOIk gogorarazi du txertoa indartzeko dosiak babesa hobetzen duela eta online eta telefono bidezko hitzorduaren bidez jasotzeko aukera zabalik dagoela
2022ko maiatzaren 18a

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren (NOPLOI) azken txosten epidemiologikoaren arabera, Nafarroan maiatzaren 9tik 15era bitartean erregistratutako COVID-19 kasuak (3.428) % 18 jaitsi ziren aurreko astearekin alderatuta, eta horrek transmisio txikiagoa iradokitzen du, nahiz eta interakzio sozial handia izan. Ospitaleratzeak, bestalde, 32tik 53ra igaro ziren, eta Osasun Publikoak aurreko asteetan izan zen transmisio handiari egotzi dio igoera hori, intzidentzia-zifren eta ospitaleratzeen arteko ohiko desfasearen ondorioz.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).