COVID-19aren gaineko intzidentzia martxoaren hasierako mailara jaitsi da Nafarroan

Ospitaleratzeak ere %27 jaitsi dira pasa den astetik hona, nahiz eta Osasun Publikoak behin eta berriz esan prebentzio-neurriak hartzen jarraitu behar dela ez kutsatzeko eta infekzioa ez transmititzek
2022ko abuztuaren 3a

Uztailaren 25etik 31rako astean, 1.244 COVID-19 kasu baieztatu dira PCR edo antigeno proba bidez (188 kasu 100.000 biztanleko); beraz, pasa den astetik hona %64ko jaitsiera izan da, orduan 3.447 kasu erregistratu baitziren, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren (NOPLOI) azken Txosten Epidemiologikoan jasotzen denaren arabera. Ez da asteko antzeko kasu-kopururik erregistratu aurtengo martxoko lehen asteaz geroztik; orduan 1.541 kutsatze baieztatu ziren.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).